Edward Thomas Copson
Edward Thomas Copson | |||
---|---|---|---|
1950 - 1969 ← Herbert Westren Turnbull (en) - John Mackintosh Howie (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Thomas Copson | ||
Jaiotza | Coventry, 1901eko abuztuaren 21a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | St Andrews, 1980ko otsailaren 16a (78 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | King Henry VIII School, Coventry (en) 1919) St John's College (en) (1919 - 1922) Edinburgheko Unibertsitatea (1922 - 1928) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria eta fisikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Edinburgheko Unibertsitatea (1922 - 1930) St Andrews Unibertsitatea (1930 - 1934) Royal Naval College (1934 - 1935) University of Dundee (en) (1935 - 1950) St Andrews Unibertsitatea (1950 - 1969) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea Edinburgh Mathematical Society (en) London Mathematical Society (en) |
Edward Thomas Copson (Coventry, Ingalaterra, 1901eko abuztuaren 21a - St Andrews, Eskozia, 1980ko otsailaren 16a) britainiar matematikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oxfordeko St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardyren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittakerrek irakasle-postu bat eskaini zion Edinburgon. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbullen zuzendaritzapean. 1934 urtea Greenwichen eman zuen, baina St Andrewsera itzuli zen, eta matematika-katedra bat lortu zuen University Collegen (Dundee). 1950an Turnbullen Regius matematika-katedra betetzeko hautatu zuten St Andrewsen.
Copsonek analisi klasikoa, espantsio asintotikoak, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena, The theory of functions of a complex variable ("Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria"), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.