Edurne Azkarate
Edurne Azkarate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oion, 1993ko apirilaren 29a (31 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta aurkezlea |
Parte-hartzailea
|
Edurne Azkarate Sobrino (Oion, 1993ko apirilaren 29a) aktore eta aurkezle arabarra da.[1] Euskal Telebistan hainbat saio aurkeztu ditu eta gaur egun antzerkian egiten du lan.[2] Lehen film luzean parte hartu zuen 2021. urtean, Irati filmean, izena ematen zion pertsonaiaren paperean.[3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011 eta 2015 artean Valladolideko "Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan" ikasketak egin zituen[5] eta 2013-14 ikasturtean Academy of Performing Arts in Bratislava akademian testu interpretazioa ikasi zuen, Eslovakiako hiriburuan.
Valladoliden bertan hasi zen antzezlanetan parte hartzen, aipagarriena Paco Azorínen Otello lanean. 2016an Poloniara joan zen eta Grzegorz Jarzynaren antzerki taldean aritu zen. TRans-misja eta G.E.N lanetan hartu zuen parte.[6]
Euskal Herrira itzulera: antzerkia, telebista eta abar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian aurreneko lana Txoministak websailean izan zuen, Hiru Damatxoren eskutik.[6] 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen ari zen bitartean ETBn Aulki Jokoa programa aurkeztu zuen.[6] 2018an Euskaraldiaren inguruko programa aurkeztu zuen. Telebistarekin jarraituz haurrentzako 3txulo programan hainbat astez aritu zen. Urte berean beste web-sail batean hartu zuen parte, Olatz Beobidek zuzenduriko Gutuberrak saioan hain zuzen ere. Berria egunkariarentzako iragarkia ere egin zuen Eneko Sagardoyrekin batera[7] eta 2018ko HUEZINEMAko lehiaketan epaile lanetan aritu zen Aretxabaletan.[5]
2019an antzokietara itzuli zen, Euskal Herrian arrakasta handia izan duten bi antzezlanekin: Käffka eta Zaldi urdina.[8] 2020 urtean COVID-19 pandemiak antzerki emanaldiak bertan behera utzi zituen eta aurkezle lanetan aritu zen Egunean Behin lehiaketako zuzeneko emanaldietan, hala nola, berrogeialdiko astearen itxieran, astean behin saioetan eta 3. eta 4. denboraldiko zuzeneko finaletan.[9] Urtearen amaieran Euskaraldiaren bigarren ekitaldia izan zen eta lau ataleko telesaioa aurkeztu zuen Antton Telleriarekin batera.[10]
Lehen film luzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Urkijo zuzendariaren Irati filmean protagonistaren papera bete zuen alboan Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy zituela.[11] Filma 2021ean errodatu zen eta 2023ko otsailaren 24an estreinatu zen Euskal Herrian. Aurretik, Sitgeseko Zinema Jaialdian estreinatu zen eta bi sari jaso zituen, ikuslegoaren saria eta efektu bereziena.[12]
Antzerkiari dagokionez Mikel Ibarguren eta Intza Alkainekin batera Formol laborategia osatu zuen 2021ean eta lehen antzezlana aurkeztu zuten, Edurnek zuzentzen duen Album lana.[13]
2022. urtea emankizun berri bat zuzenduz hasi du, eRRe. Aldarri bat bertsoz izena duen proiektua. Aner Peritz, Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargas bertsolari gazteak izango dira protagonista bertan.[14] Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlanean ere aritu da[15] eta Influencer izeneko laburmetraiko protagonista izan da.[16]
2024an Irati filmean egindako lanagatik Euskal Aktoreen Batasunak "Bultzada Saria" eman dio Edurne Azkarateri.[17][18]
Lanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otello (2016) - Paco Azorínek zuzendua
- TRans-misja (2016) - Grzegorz Jarzynak zuzendua.[19]
- G.E.N (2016) - Grzegorz Jarzynak zuzendua.[20]
- The Leftovers, los que se han quedado (2018) - Red Room Lab. Drama.[21]
- Acción XM2 (2018) - La Juan Gallery.
- Käffka (2019) - Gehitu eta Kamikaz kolektiboa – Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak zuzendua.[22]
- Zaldi urdina (2019) - Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Axut! – Ximun Fuchsek zuzendua.[23][24]
- Album (2021) - Formol laborategia. Antzezlanaren zuzendaria da.
- eRRe. Aldarri bat bertsoz (2022)
- Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (2022)
Telebista saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aulki jokoa (2017) - Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta EiTBk ekoiztua. 8 atal.[25]
- Euskaraldia (2018) - Orio produkzioak. 3 atal.[26]
- 3txulo (2018) - Baleuko. Hainbat astez pertsonaia gonbidatua.
- Autentikoak (2019) - kolaboratzailea.[27]
- Euskaraldia: Gehiago (2020) - Orio produkzioak. 4 atal.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irati - Paul Urkijoren filma. Protagonistaren papera bete du.
- Influencer - Nerea Torrijosen laburmetraia. Protagonista izan da.
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Web-sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txoministak (2016)[30]
- Gutuberrak (2018)[31]
Beste ikus-entzunezko batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Criatura bideoklipa (2015) - Bamboo Bebop.
- Hatortxu Rock iragarkia (2017)
- Mintzalaguna iragarkia (2017)
- Berria etorkizunean iragarkia (2018)
- Egunean Behin Zuzenean saioak[32] (2020) - Aurkezlea
- Bziber lehiaketaren aurkezlea (2019, 2020, 2021)[33][34]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Azkarate Sobrino, Edurne - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ «"Antzerkiak gai deserosoak arakatzen ditu, baina helburua ez da pedagogikoa"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- ↑ «"Behar ditugu pelikula handi, epiko eta sublimeak ere"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ Imaz, Andoni. «Izana duenik bada» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ a b huhezinemajaialdia. (2018-02-26). «Maider Fernández, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate, Huhezinemako epaimahai ofizialean» HUHEZINEMA (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ a b c Urkizu, Urtzi. ««Perlak bilatzen saiatzeko ere balio du programak, txapelketaz harago»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ «Eta zu nola informatuko zara 2048an? #GeroaZugan iragarkia» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- ↑ Perez, Agus. «Antzeztua izatetik irakurria izatera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- ↑ «Egunean Behin: akabo 4. denboraldia, gaur 3. finala» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «'Euskaraldia: gehiago' emango du ETB1ek datozen lau astelehenetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- ↑ «Los Amadores del Cine: ENEKO SAGARDOY, EDURNE AZKARATE E ITZIAR ITUÑO PROTAGONIZAN LA PRÓXIMA PELÍCULA DEL DIRECTOR PAUL URKIJO, “IRATI”» Los Amadores del Cine 2021-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-10-15). «‘Irati’ se lleva dos premios en el Festival de Cine Fantástico de Sitges» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ «Formol laborategia belaunaldi baten Albuma erakusteko prest» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
- ↑ «Datorren astean estreinatuko dute Aner Peritz partaide duen 'Erre' proiektua - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ «Teaserra: “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” – Metrokoadroka Sormen Laborategia» www.metrokoadroka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bravo, Oier. (2022-02-23). «Vitoria acoge el rodaje de 'Influencer', el primer corto de Nerea Torrijos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ I.A. (2024-09-14). «Edurne Azkarate aktore donostiarrak Bultzada Saria jasoko du Euskal Zinemaren galan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Berria» Berria 2024-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
- ↑ Txantiloi:Pl-PL Mikro Teatr 4 | Komuna Warszawa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ (Polonieraz) «G.E.N» TRWarszawa (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Teatro 'Los que se han quedado. Leftovers'» Canal de Cultura Contemporánea de las Universidades Públicas de Andalucía (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ Käffka – Kamikaz Kolektiboa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «Zaldi Urdina» zaldiurdina.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ Ibargarai, Joana. «Zaldi urdina, ez hain heroikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Euskaraldiari buruzko saio berezia emango du ETB1ek bihar» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ «Elkarrizketa saioa, Fermin Etxegoien eta Mikel Pagadirekin | Autentikoak EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «Zubi Lana, euskal kazetaritzaren 50 urte» ZUZEU 2019-01-25 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ «Lazkao Txiki denboraren ispilutik» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- ↑ «Gaur estreinatuko da "Txoministak" web telesaila» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ «'Gutuberrak' websail transmedia aurkeztu du EiTBk Durangoko Azokan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ «Egunean Behin², BERrogeialdiko astea» CodeSyntax (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Tik Tok-eko Bziber Lehiaketaren II. edizioa abenduaren 18an hasiko da» Azkue Fundazioaren Egunkaria 2020-12-16 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ gaztezulo. «Bziber lehiaketaren III. edizioa Euskal Herri osora zabalduko da!» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).