Drama historiko
Drama historiko iraganeko aldi batean girotutako lan bat da, oro har, zinemaren eta telebistaren testuinguruan erabilia. Drama historikoak fikzio historikoa eta erromantikoak, abenturazko filmak eta kapa eta ezpatako lanak biltzen ditu. Lan historiko bat, garai lauso edo orokor batean girotua egon daiteke, Erdi Aroan adibidez, edo garai zehatz batean, 1920ko Hamarkada Zoriontsuan adibidez.
Metodologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinemaren hasieratik, garai historikoetan girotutako filmak ospetsuenetariko batzuk izan dira. D. W. Griffithen The Birth of a Nation eta Buster Keatonen The General filmak Estatu Batuetako Gerra Zibilean girotutako lan goiztiarren adibide nabarmenak dira. Garai ezberdinetan, azpigenero ezberdinek ospea lortu dute, westernak eta 1950eko hamarkadan Ipar Amerikako zinemagintzan nagusi izan ziren ezpata eta sandalien filmak kasu.
Lehen kritikariek erromantzean eta testuinguru galant bateko harremanetan oinarritutako filmak zirela esan zuten, gai serioagoak jorratzen zituztela uste den beste drama historiko batzuk ez bezalakoak. Beste batzuek gutxietsi zieten, emakumeei zuzendutako lanak zirela esanez.[1] Drama historikoak genero kontserbadore gisa ere deskribatu dira, inoiz existitu ez den iragan imajinatu bat loriatzen dutelako.[2]
Zehaztasun historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drama historikoa fikzioa bada ere, lanek denbora tarte garrantzitsuko bizitza errealeko pertsonei edo gertaerei buruzko erreferentziak izan ditzakete, edo denbora-tartearen irudikapen faktiko zehatzak. Lanek fikziozko narratibak ere izan ditzakete, gehienak benetako pertsonetan edo ekitaldietan oinarrituak, Braveheart, Les Misérables eta Titanic kasu.[3]
Gertakari edo pertsona historiko zehatzak zehaztasunez erretratatzen dituzten lanei dokudrama esaten diogu. Pertsona baten bizitza argumentuarentzat funtsezkoa denean, lan hori film biografiko esaten diogu (adibidez, Frida, Cinderella Man edota Lincoln).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kuhn, Annette; Westwell, Guy. (2012). Oxford dictionary of film studies. Oxford: Oxford University Press, 97-98 or. ISBN 978-0-1995-8726-1..
- ↑ (Ingelesez) Robé, Chris. (2009). «Taking Hollywood Back: The Historical Costume Drama, the Biopic, and Popular Front U.S. Film Criticism» Cinema Journal (University of Texas Press) 48 (2): 70-87..
- ↑ (Ingelesez) Niemi, Robert. (2013). Inspired by True Events: An Illustrated Guide to More Than 500 History-Based Films. (2. argitaraldia) Santa Barbara: ABC-Clio ISBN 978-1-61069-197-0..