Doneztebe eliza (Eusa)
Doneztebe eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Ezkabarte |
Koordenatuak | 42°51′57″N 1°37′52″W / 42.8657°N 1.6312°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-250 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0004991 |
250 | |
|
Doneztebe eliza Ezkabarte ibarreko Eusa kontzejuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.
Nafarroako eliza arkupedun onena da, bestetik. Kultura ondasunaren kalifikazioa merezi izan du.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizaren fatxada nagusia erromaniko estiloko da. XII. mendearen hasieraren eta XIII. mendearen bukaeraren artean eraiki zen. Harrizko eraikina da, non erdi-puntuko hiru arkuez osatuta dauden bi galeria dituen elizpea aipagarria den. Ezkerrean, hiru arkibolta zorrotzez osatuta dagoen portada ikus daiteke. Babes moduan, xake-formako marrazki batekin ornatuta dagoen hauts-babes bat ipini da. Elizpea eta portadaren gainetik teilatutxo bat zabaltzen da. Bere azpian hagaburutxo batzuk daude. Portadaren gainean daudenak, giza aurpegiekin ornatuta daude. Teilatutxoaren gainetik eraikuntzaren horma altxatzen da. Goikaldean, nabearen erdian, kanpaientzat bi hutsune handi dituen oinplano karratuko dorre bat nabarmentzen da.[1]
Joku taulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doneztebe elizaren ezaugarri bitxiena eliz atariaren zutzabeeen ondoan dauden joko taulak dira, zalantzarik gabe. Harrian zizeltzatuak, labirintoen itxura dute eta bertakoek han jolasteko erabiltzen ziren. Julio Asunciónen ustez nahiko bitxia da hau zeren eta Erdi Aroan jokua ez zegoen ondo ikusita, gutxiago Elizaren ikuspuntutik. Horrek are misteriotsuago egiten du tablero hauen bertan izatea.[2]
Doneztebeko eskulturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teilatu azpian beste ezaugari bitxiak ikus ditzakegu: gizakien irudiak erakusten dituzten hiru arburu. Julio Asunciónek deskribatu ditu, interpretazio sexuala emanez. Atariko gainean dagoen arburuan hiru buru ikusten ditugu: bi gizon biluzik agertzen dira, batek beste bati lepotik heltzen diona. Lepotik heldutakoa ahora irekita erakusten du, arnasa hartu nahian-edo. Biek eskuineko eskua sexuaren gainean jarrita dute. datu horiekin Asunciónen ustez homosexualitatearen eta masturbazioaren aurkako espresioa izango litzateke. Ikusten beste bi arburuek gizon baten burua erakuste dute eta, beti aipatutako ikertzailearen ustez, bekatuan harrapatutako gizonen zigorra adieraziko lukete. [3] Dena dela, hipotesiak dira; garbi dagoena oso irudi bitxiak direla da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.romanicoennavarra.info/eusa.htm
- ↑ http://arte-historia-curiosidades.blogspot.com.es/2013/04/iglesia-de-san-esteban-de-eusa-ezkabarte.html
- ↑ http://arte-historia-curiosidades.blogspot.com.es/2013/04/san-esteban-de-eusa-esculturas-romanicas.html
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Ezkabarteko Udalaren informazioa.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.
- (Gaztelaniaz):Elizari buruzko komentarioa.