Denise Levertov
Denise Levertov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Priscilla Denise Levertoff |
Jaiotza | Ilford eta Essex, 1923ko urriaren 24a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak (1955 - |
Heriotza | Seattle, 1997ko abenduaren 20a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mitchell Goodman (en) (1947ko abendua - 1975) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Etxeko eskolatze |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Denise Levertov (Essex, Ingalaterra, 1923ko urriaren 24a - Seattle, Washington, 1997ko abenduaren 20a) estatubatuar olerkari eta idazlea izan zen.
Haurtzaroan hasi zen olerkiak idazten. 1946an argitaratu zuen lehen olerki-liburua: Irudi bikoitza. 1948an Estatu Batuetara joan eta 1956an hango hiritartasuna hartu zuen. Estatu Batuetan Black Mountain College eskolako poesia esperimentalarekin harremanetan jarri eta W.C. Williamsen eguneroko bizitzarekin loturiko olerkigintzaren eragina izan zuen; Here and now (1957, Hemen eta orain) bigarren olerki-liburuaren izenburuak argi eta garbi adierazten du eragin hori. Hurrengo olerki-liburuetan, ordea, lortu zuen bere ahotsa aurkitzea: The Jacob´s ladder (1961, Jakoben eskailera) eta O taste and see! (1964, Dastatu eta ikusi!). Vietnamgo gerraren garaian, Levertov bakezaletasunaren alde murgildu zen buru-belarri, eta orduan idatzi zuen bere olerki-liburu nagusia: The Sorrow Dance (1967, Dantza goibela). Geroztik, olerki-liburuak idatzi eta itzuli, eta saiakera liburuak idazteaz gain, irakasle lanak ere egin zituen Stanford unibertsitatean (1981-94).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koma erdien artisau Berria, 2022.12.18