Dartmoor
Dartmoor | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | High Willhays (en) |
Garaiera | 621 m |
Mota | Mortu |
Azalera | 954 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°34′N 4°00′W / 50.57°N 4°W |
UTC ordua | Greenwich Meridianoko Ordua |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Devon |
Non-metropolitan county | Devon |
Babestutako-eremua | Dartmoor National Park (en) |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Dartmoor Parke Nazionala (ingelesez Dartmoor National Park) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Devon konderrian dagoen parke nazional bat da. Dart ibaiaren iturburua bertan dago.
Erresuma Batuan moor izendapenez ezagutzen diren eremuetako bat da.
Eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1951an sortu zen eta 954 km²-ko azalera du. Dartmoor karbonifero aroko granitozko goi-ordoki bat da, goi-ordoki hau lubeta natural batez inguraturik dagoelarik, hau tor izeneko granitozko muinoez betea dago, bertako punturik garaiena High Willhays (621 m.) muinoa delarik. Eremu hau aztarnategi arkeologikoz josia dago.
Poniak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dartmoor poni izeneko zaldi arraza, Parke Naturalaren ikurra da. Parke Naturalean ehunka poni larretzen dira.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatura munduan Dartmoor eremuan Sir Arthur Conan Doyle idazleak sortutako Sherlock Holmes pertsonairen Baskervilletarren zakurra eleberria bertan girotua dagoelako ospetsua da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dartmoor. -
Dartmoorko Tor egitura bat. -
Fox Tor. -
Avon ibaiaren iturburua.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dartmoor Parke Nazionaleko webgunea (Ingelesez)