DARPA
DARPA | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Advanced Research Projects Agency, Defense Advanced Research Projects Agency, Advanced Research Projects Agency eta Defense Advanced Research Projects Agency |
Izen laburra | DARPA |
Mota | Estatu Batuen agentzia federala |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Enplegatuak | 240 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Office of the Secretary of Defense (en) eta Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila |
Historia | |
Sorrera | 1958 |
webgune ofiziala |
DARPA (Defense Advanced Research Projects Agencyren akronimoa; euskaraz: «Defentsa Ikerketa Aurreratuko Proiektuen Agentzia») Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuko agentzia bat da, erabilera militarrerako teknologia berrien garapenaz arduratzen dena. 1958an sortu zuten Gerra Hotza delakoaren ondorio teknologiko gisa, eta bertan hasi ziren Internet sortuko zuen ARPANETen oinarriak.
Agentziak, jatorriz ARPA soilik deitua, 1972an izena aldatu eta aurrerantzean DARPA bilakatu zen. DARPA munduan eragin handia izan duten teknologia asko garatzeaz arduratu zen: sateliteak, robotak, ordenagailu-sareak (ARPANETekin hasita, ondoren Internet gisa garatu zena), baita NLS ere (egungo interfaze grafikoaren aitzindaria izan zen hipertestu-sistema).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |