Cristina Larrea
Cristina Larrea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1966ko urriaren 4a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta eta irakaslea |
Cristina Larrea Mas (Eibar, Gipuzkoa, 1966ko urriaren 4a) altuera-jauzian lehiatutako atleta da, baita xabalina, disko eta pisu jaurtiketan ere.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ogibidez gorputz-hezkuntzako irakasle,[2] gaztetatik aritu zen atletismoaren diziplina desberdinetan, xabalina jaurtitzen Espainiako txapelduna izatea lortuz hiru urte jarraian: 1992an, 1993an eta 1994an. Euskal errekorra zortzi aldiz hautsi zuen: 1987an 43,50 metrorekin hasi zuena 1993an 56,10 metrora iritsi zen, 1999ko xabalinaren modelo aldaketara arte inork gainditu gabe mantendu zuen marka.[1][3]
Disko jaurtiketan 1988an 35,32 metroak egin zituen eta 1994an pisu jaurtiketa modalitatean euskal errekorra hautsi zuen 13,00 metrorekin, hiru urtez mantendu zen marka.1986an 1,68 metroko altuera gainditu zuen eta 1987an 3.705 puntu batu zituen heptathloi modalitatean.[1]
Bere seme Odei Jainaga Larrea ere xabalina jaurtitzailea da eta 2021an Espainiako plusmarka lortu zuen 84,80 metroko distantzia zeharkatuz.[4][5][6]
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020an, Martxoaren 8ko ospakizunen harira, Eibar Futbol taldeak Ipurua zelaiko eremu desberdinak berrizendatu zituen sasoi guztietako Eibarko emakume kirolarien izenen plakak jarriz, Cristina Larrearena tarteko.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «LARREA MAS, Cristina - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
- ↑ eta kitto!. (2020-04-18). Tutoriala: Malabarak. (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) López, Karel. (2024-03-27). «Una familia de altos vuelos... y largos tiros» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
- ↑ «Odei Jainaga Tokioko Joko Olinpikoetan izango da» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) LÓPEZ, KAREL. (2016-05-23). «Una madre, un hijo y un mismo récord» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Odei Jainaga, el vasco profesional de jabalina que triunfa en televisión» Onda Vasca 2024-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Eibar renombra los espacios de Ipurua con motivo del 8M» www.sdeibar.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).