Coloradoko goi-ordokia
Itxura
Coloradoko goi-ordokia | |
---|---|
Mota | goi-lautada |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°N 110°W / 37°N 110°W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Arizona |
Coloradoko goi-ordokia (ingelesez: Colorado Plateau) Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eskualde fisiografikoa da.[1] Iparralde eta ekialdean Mendi Harritsuak ditu, Wasatch mendilerroa mendebaldean, eta Sonorako basamortua hegoaldean. Colorado, Utah, Arizona eta Mexiko Berria estatuetan zabaldurik dago, 386.242 kilometro koadroko eremuan.[2] Oso lurralde lehorra da, Colorado ibaia bertatik igarotzen bada ere. Hoover urtegi handiari esker lortu da nekazari lurraldeak ureztatzeko ura. Turismogune garrantzitsua da, Grand Canyon batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/01/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Colorado Plateau. Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).
- ↑ Colorado Plateaus. U.S. National Park Service, nps.gov (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).