Chimamanda Ngozi Adichie
Chimamanda Ngozi Adichie (Abba, Enugu, 1977ko irailaren 15a) nobelagile nigeriar bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abba herrixkan jaio zen, igbo etniako Grace Ifeoma eta James Nwoye Adichie bikotearen bosgarren umea. Bere haurtzaroa Nsukka hirian (Nigeriako Unibertsitatearen egoitza) pasa zuen, lehenago Chinua Achebe idazle ospetsua bizi izan zen etxe batean. Chimamanda-ren aita estatistikako irakaslea zen eta ama unibertsitate bereko idazkaria.
19 urterekin Estatu Batuetara joan zen beka batekin, bi urtez komunikazioa eta zientzia politikoak ikastera Drexel-eko Unibertsitatera, Filadelfian. Ondoren, Ekialdeko Estatu-Unibertsitatean, Connecticut-en jarraitu zituen bere ikasketak eta 2001ean graduatu zen bertan. Halaber, idazkuntza-sortzailearen inguruko ikasketak egin ditu John Hopkins Unibertsitatean, Baltimore-n, eta master bat ikasketa afrikarrez Yale-koan.
2003an, Connecticuten estudiatzen zuen bitartean, bere lehen nobela argitaratu zuen, Lore purpura (Purple Hibiscus), oso kritika onak jaso zituena eta Commonwealth Writer's Prize For Best First Book saria lortu zuena (2005).
Bere bigarren nobelako akzioa gerra zibil nigeriarrean garatzen da. Izenburuak, Eguzki hori erdia (Half of Yellow Suni, 2006a), erreferentzia egiten dio Biafra nazio suntsikorraren banderaren diseinuari. Idazlana goretsia izan zen, Achebe idazleak berak ere laudatu zuen, eta Orange Prize For Fiction saria lortu zuen 2007an.[1]
2009an kontakizun laburretako bilduma bat argitaratu zuen, The Thing Around Your Neck izenburukoa.[2] Lau urte geroago Americanah plazaratu zuen, Círculo De Críticos Nacional De El Libro saria jaso zuena.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) La flor púrpura ((Ingelesez) Purple Hibiscus, 2003). Bartzelona: Grijalbo, 2004 (Edición de Bolsillo, Barcelona: Debolsillo, 2005). (Frantsesez) L’Hibiscus pourpre, itzultzailea: Mona de Pracontal, Paris, Éditions Anne Carrière, coll. « La vagabonde », 2004, 415 p. ISBN 2-84337-281-X
- (Frantsesez) L’Autre moitié du soleil, [« (Ingelesez) Half of a yellow sun, itzultzailea: Mona de Pracontal, Paris, Éditions Gallimard, coll. « Du monde entier », 2008, 499 p. ISBN 978-2-07-077610-8
- (Gaztelaniaz) Algo alrededor de tu cuello ((Ingelesez) The Thing Around Your Neck, 2009). Bartzelona: Mondadori, 2010. (Frantsesez) Autour de ton cou, itzultzailea Mona de Pracontal, Paris, Éditions Gallimard, coll. « Du monde entier », 2013, 499 p. ISBN 978-2-07-012989-8
- (Gaztelaniaz), (Ingelesez) Americanah, Carlos Milla Solerren gaztelaniazko itzulpena 2013; Literatura Random House, 2014. (Frantsesez) Americanah, frantsesezko itzulpena Anne Damour, Paris, Éditions Gallimard, coll. « Du monde entier », 2015, 522 p. ISBN 978-2-07-014235-4
- Guztiok izan beharko ginateke feminista. [3]. Donostia, Xangorin-hik hasi, 2017 ISBN 978-84-944746-3-7
(Gaztelaniaz) Todos deberíamos ser feministas (We Should All Be Feminist), Bartzelona: Literatura Random House, 2015.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Commonwealth-eko idazleentzako Saria lehen liburu onenarentzat Lore purupura liburuarengatik.
- 2007ko Orange Saria Eguzki hori erdia.
- 2013ko Chicago Tribune Heartland Saria Americanah liburuarengatik.
- Círculo De Críticos Nacional De El Libro Saria Americanah liburuarengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) UK Daily Telegraph "Nigerian author wins top literary prize" (2007-ekaina-07)
- ↑ (Ingelesez) Liburuaren aipamena The New York Times egunkarian (2009-abuztua-27).
- ↑ Guztiok izan beharko ginateke feminista liburuaren euskarazko bertsioa. Itzulpena: Kulturgintza, AEK eta PlazaraGoaz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bideoa 2012ko abenduan TEDxEustonen (Afrikari buruzko urteroko sinposioan) emandako hitzaldi laburra.