Edukira joan

Cauponae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herculaneumgo caupona, ardoen zerrenda duena

Cauponae edo Caupona bidaiarientzako ostatu bat zen Antzinako Erroman. Hitz hau, jada zerbitzatzeko prest zegoen janaria eta edaria zerbitzatzen ziren dendei erreferentzia egiteko edo aisialdi tokiendako erabiltzen zen. Caupo bat, caupona baten arduraduna zen.

Orokorrean, negozio hauek, diru gutxi zuten bidaiarientzat eskainiak zeuden, baina jende aberatsarendako ere existitzen ziren caupona-k

Grezian, pandokeion deitzen ziren, eta enbaxadore eta beste bisitari batzuentzat ostatu bezala balio zuten. Gainera, Greziako herri ezberdinetan zegoen jaialdi ugaritasunarekin, ezinbesteko bihurtzen zen azpiegiturez hornitzea jaialdi horiek ospatzen ziren herrietan, erabilera handiko bideetan aurkitzen ziren herrietan gauza bera egiteaz gain.

Erroman, taberna, taberna diversoria, edo diversorium hitzak ere erabiltzen ziren, edaria zerbitzatzen zen eta dibertsioa eta kalitate txarreko ostatua ematen ziren ostatuei erreferentzia egiteko. Caupona batzuk, azkenean, putetxe bihurtu ziren, eta, horregatik, erromatar autoritateak, arrakasta handirik gabe, horiek debekatu edo erregulatzen saiatu ziren.

Erromatar galtzadetan zehar zeuden beste geltoki mota batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]