Edukira joan

Casadevante jauregia

Koordenatuak: 43°21′46″N 1°47′28″W / 43.36265°N 1.79116°W / 43.36265; -1.79116
Wikipedia, Entziklopedia askea
Casadevante jauregia
Kultura ondasuna
Hondarribiko hiri historikoa
Casadevante etxearen ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°21′46″N 1°47′28″W / 43.36265°N 1.79116°W / 43.36265; -1.79116
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001503
47

Casadevante jauregia edo Casadevante etxea Gipuzkoako Hondarribia udalerriko Alde Zaharreko Kale Nagusian dagoen jauregia da. Itxuraren arabera, XVI. mendearen bukaeran edo XVII. mendean eraiki zen. Hondarribiko udaletxea eta Zuloaga jauregia parez-pare du, eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza alboan.

Gaur egun hotela da.

Harlanduz egina dago, eta izkinetakoak apainduak daude, irudi zirkularrekin eta landare irudiekin (txandakatu egiten dira). Gorengo harriak, ordea, lehoi baten irudia du lau izkinetan.

Hiru solairu ditu, eta bat bukatzen eta beste hasten den mugan, inpostak. beheko solairuan, leiho bat dauka atearen alde bakoitzean. Ateak zutabe toskanarrak ditu, eta horien gainean, taulamendu bat, lore eta landare irudiz apaindua. Gorago, berriz, hiruki formako frontoia. Lehen solairuan hiru balkoi ditu, eta horiek ere hiruki formako frontoia dute gainean (erdikoa etena dago, armarria jarri ahal izateko). Bigarren solairuan ere hiru balkoi daude. Hegalari eutsiz, bi harburu ilara ageri dira. Izkinetakoak harrizkoak dira, eta erronbo eta obalo klasizistak dituzte zizelkatuak. Erlaitza molduraz apaindua du, eta, ziurrenik, XVIII. mendekoa izanen da, teilatu hegala bezala.

Aurrealdean plaka bat du, eta honako idazkia ageri da: "En esta casa negociaron los emisarios del Príncipe Condé y las autoridades de la plaza los términos de la tregua que siguió al heroíco sitio del año MDCXXXVIII" ("Printze kondearen ordezkariek eta hiribilduaren ordezkariek etxe honetan negoziatu zuten MDCXXXVIII. urteko setio heroikoaren ondorengo suetena").

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]