Candida Höfer
Candida Höfer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eberswalde, 1944ko otsailaren 4a (80 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kunstakademie Düsseldorf (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, unibertsitateko irakaslea, architectural photographer (en) , ilustratzailea eta fotokazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Kolonia |
Enplegatzailea(k) | Karlsruhe University of Arts and Design (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | North Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) |
Izengoitia(k) | Hofer, Candida |
Candida Höfer (Eberswalde, Alemania, 1944) alemaniar argazkilaria da, Kolonian bizi da eta Düsseldorfeko Eskola izenekoaren ordezkarietako bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944an jaio zen, Brandenburgoko Eberswalde probintzian, Werner Höfer kazetariaren alaba da[1]
1968an egunkarietan argazkilari erretratugile lanetan hasi zen Candida, eta 1970etik aurrera Werner Bokelbergen laguntzaile gisa. Gero, Düsseldorfeko Arte Ederren Akademiara joan zen 1973 eta 1982 bitartean, eta bertan zinema ikasi zuen Ole Johnekin eta, 1976tik aurrera, Bernd Becherren ikasle gisa jardun zuen argazkilari. Thomas Ruffekin batera, Becher-ek kolorea erabili zuen lehen ikasleetako bat izan zen, eta bere lana diapositiba-proiekzioetan erakutsi zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973tik 1978ra bitartean, Höfer Turks in Germany[2] telesailean aritu zen lanean. Turkiako langile etorkinen bizitza islatzen du serie horrek, baina 1979an hasi zen Düsseldorfen ikasten, eraikin publikoetako (bulegoak, bankuak eta itxarongelak) barneko koloretako argazkiak ateratzen. Argazkien ohiko formatua 38 x 38 cm edo 38 x 57 cm da.[3]
Azken urteotan, arkitekturaren eta barrualdeen argazkigintzan jardun du.
2010ean, Xacobeorako lan bat egin zuen Espainian.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.nytimes.com/1997/11/27/world/werner-hofer-84-a-fallen-idol-of-tv-journalism-in-germany.html
- ↑ [1] Candida Höfer: “Projects: Done” at Morsbroich Museum
- ↑ Burkhard Riemschneider - Uta Grosenick, "Arte de Hoy", Colección Icons de Taschen, 2002 ISBN 3822855227 p. 70-71
- ↑ http://candidahofer.xacobeo.es/