Kaliforniako Teknologia Institutua
Kaliforniako Teknologia Institutua (ingelesez: California Institute of Technology, Caltech bezala ezagunagoa), AEBetako Kalifornia estatuko Pasadena hirian dago, eta zientzia, ingeniaritza eta ikerketara emaniko munduko instituziorik nagusienetako bat da. 2009rarte 35 Nobel Sari ditu: 17, antzinako ikasleei dagozkienak, beste 14, antzinako ikasle ez diren irakasleenak, eta, azken 4ak, antzinako ikasle ere badiren irakasleenak, hauen artean, Linus Pauling, William A. Fowler, Edward B. Lewis eta Carl D. Anderson daudelarik. Caltechek, Zurruztada bidezko Propultsio Laborategia ere kontrolatzen du, NASArena dena. 1891n sortua, bere leloa "Egiak, aske egingo zaitu" da, "Truth Shall Make You Free" ingelesez.
Bere sei sailek, biologia, kimika eta ingeniaritza kimikoa, ingeniaritza eta zientzia aplikatuak, zientzia planetario eta geologikoak, humanitateak eta gizarte zientziak eta fisika, matematikak eta astronomiak, orotara, karrerako 900 ikasle inguru eta doktoretzako beste 1200 inguru hartzen ditu.
Nobel Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Andrews Millikan - Fisika 1923
- Thomas Hunt Morgan - Medikuntza 1933
- Carl David Anderson - Fisika 1936
- Edwin Mattison McMillan - Kimika 1951
- Linus Carl Pauling - Kimika 1954, Paz 1962
- William Bradford Shockley - Fisika 1956
- George Wells Beadle - Medikuntza 1958
- Donald Arthur Glaser - Fisika 1960
- Rudolf Mößbauer - Fisika 1961
- Charles Hard Townes - Fisika 1964
- Richard Phillips Feynman - Fisika 1965
- Murray Gell-Mann - Fisika 1969
- Max Delbrück - Medikuntza 1969
- Leo James Rainwater - Fisika 1975
- David Baltimore - Medikuntza 1975
- Renato Dulbecco - Medikuntza 1975
- Howard Martin Temin - Medikuntza 1975
- William Lipscomb - Kimika 1976
- Robert Woodrow Wilson - Fisika 1978
- Roger Sperry - Medikuntza 1981
- Kenneth Geddes Wilson - Fisika 1982
- William Alfred Fowler - Fisika 1983
- Rudolph A. Marcus - Kimika 1992
- Edward B. Lewis - Medikuntza 1995
- Douglas D. Osheroff - Fisika 1996
- Robert C. Merton - Ekonomia 1997
- Ahmed H. Zewail - Kimika 1999
- Leland H. Hartwell - Medikuntza 2001
- Vernon Lomax Smith - Ekonomia 2002
- H. David Politzer - Fisika 2004
- Robert H. Grubbs - Kimika 2005