Bupropion
Bupropiona[1], lehen anfebutamona deitua, propietate psikoestimulatzaileak dituen sendagaia da, antidepresibo gisa eta tabakismoa tratatzeko erabiltzen dutena.[2] Klorpropiofenonaren deribatu bat da, dopaminaren eta noradrenalinaren errekaptazio neuronala inhibitzen duena.
Ahoko lehortasuna, goragalea, idorreria, insomnioa, antsietatea, dardarak eta gehiegizko izerditzea dira bupropionaren ondorio kaltegarri ohikoenak, plazeboarekiko alderik handienarekin. Presio arterialaren igoera nabarmena da.[3] Bigarren mailako ondorio arraroak baina larriak konbultsioak, gibeleko toxikotasuna, psikosia eta gaindosi-arriskua dira. Haurdunaldian bupropioia erabiltzea sortzetiko bihotzeko akatsen probabilitate handiagoarekin lotuta egon daiteke.[4]
Egitura kimikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimikoki fenetilamina bat da, eta estrukturalki aminozetonekin eta anfetaminekin ahaidetuta dago.[5] Bere ekintza desinhibitzaileak edo estimulatzaileak, ziurrenik, molekula psikoestimulatzaile indartsuekin erlazionatuta daude, metkatinona eta metanfetamina kasu.
Ekintza-mekanismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bupropioia aminozetona bat da, , dopamina eta noradrenalina neuronalki birgaitea ahulki eragozten duen depresioaren aurkako feniletilamina bat.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) Patel, Krisna; Allen, Sophie; Haque, Mariam N.; Angelescu, Ilinca; Baumeister, David; Tracy, Derek K.. (2016-4). «Bupropion: a systematic review and meta-analysis of effectiveness as an antidepressant» Therapeutic Advances in Psychopharmacology 6 (2): 99–144. doi: . ISSN 2045-1253. PMID 27141292. PMC 4837968..
- ↑ (Ingelesez) Wilens, Timothy E.; Hammerness, Paul G.; Biederman, Joseph; Kwon, Anne; Spencer, Thomas J.; Clark, Sarah; Scott, Megan; Podolski, Amy et al.. (2005-02-15). «Blood Pressure Changes Associated With Medication Treatment of Adults With Attention-Deficit/Hyperactivity Disorder» The Journal of Clinical Psychiatry 66 (2): 0–0. ISSN 0160-6689..
- ↑ (Ingelesez) De Vries, Courtney; Gadzhanova, Svetla; Sykes, Matthew J.; Ward, Michael; Roughead, Elizabeth. (2021-03-01). «A Systematic Review and Meta-Analysis Considering the Risk for Congenital Heart Defects of Antidepressant Classes and Individual Antidepressants» Drug Safety 44 (3): 291–312. doi: . ISSN 1179-1942..
- ↑ (Ingelesez) PubChem. Bupropion. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Golan E., David. (2017). Principios de farmacología. Lippincott, 245 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |