Bulgariako Bigarren Inperioa
Bulgariako Bigarren Inperioa ц︢рьство блъгарское Второ българско царство | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1185 – 1396 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
| |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Tarnovo (1185 –1393) Vidin eta Nikopolis (1393–1396) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Bulgariera | ||||||||
Erlijioa | Kristautasuna, Bogomilismo (debekaturik) | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Bulgariako Bigarren Inperioa (bulgarieraz: Второ българско царство, Vtorо Bălgarskо Tsartsvo) Erdi Aroko bulgariar estatua izan zen, hego-ekialdeko Europan 1185 and 1396 urteen artean iraun zuena.[1] Bulgariako Lehen Inperioaren oinordekoa, Kalojan eta Ivan Asen II.a tsarren agintaldietan izan zuen urrezko aroa. XIV. mende amaieran, otomandarrek konkistatu zuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balkanetako botere nagusia izan zen 1256 arte, hainbat gudutan Bizantziar Inperioa menderatu ondoren. 1205ean, Kalojanek Inperio Latindarra azpiratu zuen Adrianopolisko guduan. Haren iloba Ivan Asen II.ak Epiroko Despoterria hartu zuen mendean, eta erresuma Adriatikotik Itsaso Beltzaraino hedatu zen. XIII. mendearen amaieran, ordea, mongol, bizantziar, magyar eta serbiarren erasoek eta barneko matxinadek egoera ezegonkortu zuten. XIV. mendean, feudalismoa garatu zen eskualdean, eta enperadoreek boterea galdu zuten. Hori zela-eta, otomandar inbasioa hastekotan zegoela, hiru zatitan banaturik zegoen. 1382an, Otomandar Inperioak Sofia hartu zuen, eta 1396rako Bulgaria osoa haien mende zegoen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Bulgarieraz) Тютюнджиев, Иван; Павлов, Пламен. (1992). Българската държава и османската експанзия 1369–1422. Велико Търново.
- ↑ Bulgaria: Ottoman rule. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-31).