Brenda Dean Paul
Brenda Dean Paul | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kensington, 1907ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Londres, 1959ko uztailaren 26a (52 urte) |
Heriotza modua | : droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Sir Aubrey Paul, 5th Baronet |
Ama | Poldowski |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Brenda Irene Isabelle Frances Theresa Dean Paul (Kensington, 1907ko maiatzaren 8a - Londres, 1959ko uztailaren 26a), Brenda Dean Paul izen artistikoz ezaguna, ingeles aktorea eta socialitea izan zen. "Bright Young Thing" taldearen kideetako bat izateagatik ezaguna da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brenda Dean Paul Londresko familia aristokratiko batean jaio zen, 1907an. Gaztetatik aktore izan nahi zuen. Amets horren atzetik, Berlinera joan zen 20 urte zituela, baina hiriburuko gau giroak sorgindu zuen. 1920an, Parisen izan zen, eta, abortu baten eraginez, morfina hartu zuen ospitalean; haur galtzetik ez omen zen inoiz suspertu. Heroinaren eta kokainaren plazerak ere Parisen dastatu zituen estreinakoz.[1]
Londresera itzuli zenean, "Bright Young People" mugimenduan militatu zuen. Haren janzteko estiloa klase guztietako emakumeek miresten zuten —Interneten historiako lehenengo it girl-a dela esaten da—. 1931. urtean, ama hil zitzaion, eta, ondorioz, gehiago hondoratu zen estupefazienteen zuloan. Bi urte geroago, kartzelatu egin zuten iruzur egiteagatik eta drogak edukitzeagatik. Espetxean nabarmen argaldu zen: bulimia zuen, eta 35 kilo baino ez.[1]
Dean Paul garaiko hizki-mizkien kronisten jomugan izan zen: «goi klaseko drogazalea» izendatu zuten. Michael Wishart pintoreak esan zuen festa batean ikusi zuela xiringa bat garbitzen loreontzi bateko urarekin. Zurrumurruen albo kalteak. 52 urte zituela hil zen, gaindosiak jota.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Gazte dirdiratsuak» Berria 2021-03-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.