Boris Christoff
Boris Christoff | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Plovdiv, 1914ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Bulgaria |
Heriotza | Erroma, 1993ko ekainaren 28a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Sofiako Hilerri Zentrala |
Familia | |
Aita | Kiril Sovichanov |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sofiako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | bulgariera |
Irakaslea(k) | Riccardo Stracciari |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, abeslaria, musikaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | baritono baxua baxua |
Musika instrumentua | ahotsa |
Boris Christoff (bulgarieraz: Борис Кирилов Христов, Boris Kirilov Hristov; Plovdiv, 1914ko maiatzaren 18a - Erroma, 1993ko ekainaren 28a) bulgariar opera abeslaria izan zen, XX. mendeko baxurik onenetakoa.
Sofiako Alexander Nevski katedraleko koruan abesten hasi zen umetan. 1930eko hamarkadan zuzenbidean graduatu zen eta epaile lanetan aritu zen. 1942an gobernuaren beka bat jaso zuen eta Erromara joan zen musika ikasketak zabaltzera. 1946an egin zuen debuta La bohème operako Collineren paperean. Ordutik, munduko opera antzoki nagusietan abestu zuen: Milango La Scala, Veneziako La Fenice, Londresko Covent Garden... Bere azken emanaldia 1986an izan zen. Erroman hil zen 1993an eta Sofiako Alexander Nevski Katedralean lurperatu zuten.
Baxu eslaviar handien tradizioaren oinordekoa izan zen. Verdiren eta errusiar errepertorioan espezializatu zen. Estudioko zortzi opera eta zuzeneko emanaldi ugari grabatu zituen.