Edukira joan

Borgia Kodexa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borgia Kodexa
Borgia Kodexaren 18.orrialdea.
Datuak
Idazlea (Espainiar konkista baino lehen)
GeneroaErritoak
Hizkuntzanahuatlera
Orrialdeak76

Borgia Kodexa, Codex Borgianus Mexicanus edo Yoalli Ehecatl Kodexa Mesoamerikako eskuizkribua da. Haren edukia errituala eta igartzailea da. Historikoki Mexikoren okupazioa baino lehen idatzia izan zela uste da eta haren jatorria Puebla estatuko hegoaldean edo mendebaldean zegoela. Egileak zeintzuk izan ziren ez dago garbi; teoria zabalenaren arabera nahuatl herria izan zitekeen. Horregatik ikerlari batzuek, Maarten Jansen eta Gabina Aurora Pérez Jiménez alegia, Yoalli Ehecatl izena proposatu dute, hau da, "Gaua eta haizea" nahuatl hizkuntzaz. Kodex hau Borgia bildumakoa, Italiako Stefano Borgia kardenalekoa, da eta hortik datorkio izena. Dirudienez konkista izan ta gutxi kodex hau Europara eraman zuten. 1805an Alexander von Humboldt topatu zuen berriro. Gaur egun Vaticanoko Liburutegi Apostolikoan dago gordeta.

Kodex hau animalia baten larruaz egina dago, ziur asko orein batena, 39 orritan tolestuta. Orri bakoitzak 27x27zentimetroko karratu bat da, osoa 11 metro izanik. Orri gehienak , azkena izan ezik, bi aldetatik erabilita daude; horrek 76 orrialdetako liburua ematen du. Irakurtzeko eskubitik ezkerrera egin behar da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]