Blue Velvet
Blue Velvet | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Blue Velvet |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Neo-noirra, misteriozko zinema, erotic thriller (en) , thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Ipar Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Lynch (mul) |
Gidoigilea(k) | David Lynch (mul) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fred C. Caruso (en) Dino De Laurentiis Richard Roth |
Konpainia ekoizlea | De Laurentiis Entertainment Group (en) |
Edizioa | Duwayne Dunham (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Patricia Norris (mul) |
Aurrekontua | 6.000.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Angelo Badalamenti |
Argazki-zuzendaria | Frederick Elmes |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Carolina |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Blue Velvet 1986ko pelikula estatubatuarra da, David Lynchek idatzi eta zuzendutakoa. Pelikulak izugarrizko ospea izan zuen 1986an eta urte horretako pelikularik hoberena izateko kontsideratua izan zen askorentzat. Momentu horretatik, klasiko bat bihurtu da eta bere zuzendaria den David Lynch izar internazionala bihurtu du. Beldur psikologikoa eta zine beltza nahasten duen filma da. Oscar sarietan zuzendari hoberena izateko hautatua izan zen.
Blue Velveten kritikari erreparatuz, banatuta egon zen hasieran, askok filmearen edukiak eginkizun artistiko eskasa zuela esanez. Hala ere, Lynch-en bigarren Oscar izendapena jasotzeko nahikoa izan zen. Hurrengo urteetan atentzio handia sortu zuen akademikoen artean bere sinbolismoa dela eta. Gaur egun, David Lynchen lan handienetarikoa kontsideratzeaz gain, 80. hamarkadako filmerik onenetarikotzat ere hartzen da. Sight & Sound, Time, Entertaiment Weekly eta BBC Magazine bezalako argitalpenek historiako filmerik onenen artean sailkatu izan dute. 2008. urtean, Blue Velvet amerikar zinearen misteriozko zinemako filmerik onena bezala hautatua izan zen American Film Institute-en eskutik.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Lumberton" herri estatubatuarrean girotuta, Mr. Beaumont bere lorategiko landareak ureztatzen ari dela, krisi bat sufritu eta lurrera jausten da. Jeffrey bere semea ospitarela joaten da bisitan eta etxerako bueltan belarri bat aurkitzen du bidean. Belarria poltsa batean sartzen du eta William detektibeari eramaten dio. Beranduago Sandy ezagutuko du (detektibearen alaba), eta berak ikerketaren xehetasun batzuk aurreratzen dizkio. Informazio horrek Jeffrey Dorothy Vallensen apartamentura eramaten du. Han, emakumeak deskubritu egiten du baina, hala ere, bere armairuan ezkutatzen laguntzen dio Frank Boothek ikusi ez dezan. Momentu horretan Jeffreyk ikusten du Dorothy eta Frankek duten erlazio sadomasokista.
Aktore Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kyle MacLachlan Jeffrey Beaumont bezala
- Isabella Rossellini Dorothy Vallens bezala
- Dennis Hopper Frank Booth bezala
- Laura Dern Sandy Williams bezala
- Hope Lange Mrs. Williams bezala
- Dean Stockwell Ben bezala
- George Dickerson Detective John Williams bezala
- Priscilla Pointer Mrs. Beaumont bezala
- Frances Bay Aunt Barbara bezala
- Jack Harvey Tom Beaumont bezala
- Ken Stovitz Mike bezala
- Brad Dourif Raymond bezala
- Jack Nance Paul bezala
- J. Michael Hunter Hunter bezala
- Dick Green Don Vallens bezala
- Fred Pickler "Yellow Man"/Det. Tom Gordon bezala
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikulak munduan existitzen den dualismoa aurkezten ditu. Alde batetik, superfiziala dena, gainazalekoa, itxurazko sentsazio onez beterik dagoena; eta, bestetik, alde iluna, begirada soil batean polita dirudienaren atzean dagoen benetako errealitate gordina
Pelikula surrealismoaren adibide bat kontsideratzen da. Lynchek behin baino gehiagotan azpimarratu izan du belarriaren eszena Luis Buñuelen Un perro Andaluz -en agertzen den belarri eta inurrien eszenan dagoela oinarrituta.
Blue Velvet izena Bobby Vintonen Blue Velvet abestitik hartu zuten, ospetsua 1963an.
Soinu Banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiki, pelikulan zehar Bobby Vintonen Blue Velvet abestiaren bertsio bat entzuten da, eta eszena batean Roy Orbisonen In dreams abestia ere entzuten da.
Hauek dira jatorrizko soinu bandako abestiak:
- "Main Title" 1:27
- "Night Streets/Sandy and Jeffrey" 3:42
- "Frank" 3:34
- "Jeffrey's Dark Side" 1:48
- "Mysteries of Love" 2:10
- "Frank Returns" 4:39
- "Mysteries of Love" [Instrumental] 4:41
- "Blue Velvet/Blue Star" 3:14
- "Lumberton U.S.A./Going Down to Lincoln" 2:13
- "Akron Meets the Blues" 2:40
- Bill Doggett - "Honky Tonk, Pt. 1" 3:09
- Roy Orbison - "In Dreams" 2:48
- Ketty Lester - "Love Letters" 2:36
- Julee Cruise - "Mysteries of Love" 4:22
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]OSCAR SARIAK | |||
---|---|---|---|
Urtea | Kategoria | Pertsona | Emaitza |
1986 | Zuzendari onenari saria | David Lynch | Hautagaia |
URREZKO GLOBO SARIAK | |||
---|---|---|---|
Urtea | Kategoria | Pertsona | Emaitza |
1986 | Aktore onenari saria | Dennis Hopper | Hautagaia |
1986 | Gidoi onenari saria | David Lynch | Hautagaia |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1986ko filmak
- Dennis Hopperrek antzeztutako filmak
- Isabella Rossellinik antzeztutako filmak
- Kyle MacLachlanek antzeztutako filmak
- Laura Dernek antzeztutako filmak
- Hope Langek antzeztutako filmak
- Dean Stockwellek antzeztutako filmak
- Priscilla Pointerrek antzeztutako filmak
- Angelo Badalamentik antzeztutako filmak
- Frances Bayk antzeztutako filmak
- Brad Dourifek antzeztutako filmak
- Jack Nancek antzeztutako filmak
- Dino De Laurentiisek ekoitzitako filmak
- Richard Rothek ekoitzitako filmak
- Misterio filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak