Edukira joan

Bilirrubina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilirrubina
Formula kimikoaC33H36N4O6
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC1=C(NC(=C1CCC(=O)O)CC2=C(C(=C(N2)/C=C\3/C(=C(C(=O)N3)C)C=C)C)CCC(=O)O)/C=C\4/C(=C(C(=O)N4)C=C)C
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno eta karbono
Motakonposatu heterozikliko
Masa molekularra584,263 Da
Erabilera
RolaAntioxidatzaile
Identifikatzaileak
InChlKeyBPYKTIZUTYGOLE-IFADSCNNSA-N
CAS zenbakia635-65-4
ChemSpider4444055
PubChem5280352
Reaxys74376
Gmelin16990
ChEBI411033
ChEMBLCHEMBL501680
EC zenbakia211-239-7
ECHA100.010.218
MeSHD001663
RxNorm244686
Human Metabolome DatabaseHMDB0000054
KNApSAcKC00029828
UNIIRFM9X3LJ49
NDF-RTN0000022558
KEGGC00486
PDB LigandBLR

Bilirrubina eritrozitoen barnean dagoen hemoglobinaren degradazioaren ondorioz sortutako pigmentu horixka da.

Eritrozito zaharrak hiltzen direnean haien mintz zelularra apurtzen da, barneko hemoglobina askatuz. Ehunetan dauden makrofagoek hemoglobina hori hartzen dute, hemoglobinaren porfirina bilirrubinan eraldatuz. Sortutako bilirrubina proteina garraiatzaile bati (albumina) atxikitzen zaio, odolean zehar bidaiatuz eta gibelera helduz. Gibelean bilirrubina azido glukonikoarekin elkartzen da eta hesteetara pasatzen da, behazunarekin kanporatuta izanik. Bilirrubinaren zati txiki bat gibeletik odolera pasatzen da, eta gernuarekin iraizten da.

Odolean dagoen bilirrubinaren maila normalak 0,1-1 mg/100 ml-koak dira. Gibeleko zenbait gaitzek (hepatitisa, zirrosia...) maila horiek handitzen dituzte, gibelak ez baitu iristen zaion bilirrubina ongi jasotzen, eta molekula hori odolera pasatzen da. Odolean dagoen bilirrubinaren kontzentrazioa 2 mg/100 ml-ko baino handiago denean ikterizia agertzen da. Kasu honetan gernuan dagoen bilirrubina maila ere igotzen da,eta gernuaren kolorea nabarmen iluntzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]