Behe-ohol
Itxura
Behe-ohola[1], baita ere errodapia, edarrapia edo zokaloa (Heg.)[2][3], horma baten oin eta barnealdean jartzen den zerrenda irtena eta garaiera gutxikoa da, marruskaduraren kontra paretak berak baino erresistentzia gehiago duena. Zurezkoak edo zeramikazkoak dira, normalean lurraren material berekoak, baina PVCzkoak ere badira merkatuan. Batzuetan, kable edo hodiak edukitzeko, ezkutatzeko, erabiltzen dira, batez ere etxebizitza ez diren eraikinetan, (bulegoetan, fabriketan, lantegietan eta abar).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHU - Hirigintza Hiztegia» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
- ↑ «Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
- ↑ “Behe-ohola” agertzen da Zehazki hiztegian, Nola erran hiztegian eta EHUko Arkitektura eskolako hiztegian. “Errodapi” eta “edarrapi” ez dira agertzen hiztegi horietan, ezta Euskaltzaindiaren hiztegian edo Orotariko Euskal Hiztegian.