Barbare Jorjadze
Barbare Jorjadze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kistauri (en) , 1833 |
Herrialdea | Georgia Errusiar Inperioa |
Heriotza | Gremi (en) , 1895eko apirilaren 10a (juliotar egutegia) (61/62 urte) |
Hobiratze lekua | Telavi |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea, community leader (en) eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Barbare Eristavi-Jorjadze[1] (georgieraz: ბარბარე ერისთავი-ჯორჯაძე; Kistauri, 1833 – Gremi, 1895eko apirilaren 22agreg./apirilaren 10ajul.) georgiar printzesa, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Davit Eristavi printzaren alaba eta Rapiel Eristavi poeta eta historialariaren arreba, Barbare Jorjadze Kistaurin jaio zen 1833an. 12 urterekin Zakaria Jorjadzerekin ezkondu zen[2][3][4].
Georgiako lehen feministatzat hartua, Jorjadze poeta, antzerkigile eta saiakeragilea izan zen[3]. 1858an hasi zen idazten, Tsiskari aldizkarian poesia argitaratuz[5]. Kritikatua izan arren, argitaratzen jarraitu zuen Droeba, Iveria, Kvali eta Jejili aldizkarietan[2][5].
1861ean georgieraren modernizazioaren inguruko eztabaidan parte hartu zuen, Ilia Txavtxavadzeren ideiak zalantzan jarriz[2].
1874an errezeta-liburu bat argitaratu zuen Ekvtime Kheladzeren argitaletxean. Liburu honek georgiar zein europar plateren errezetak bildu zituen[2]. Gaur egun ezaguna izaten jarraitzen du eta errezeta asko georgiar plater tradizionalak prestatzeko praktika estandartzat hartzen dira[3].
1893an Hitz batzuk gizon gazteen arretarako izeneko gutuna argitaratu zuen Kvali aldizkarian[5][3]. Emakumeen eskubideen gaia jorratzen du eta georgiar feminismoaren manifestutzat hartzen da[2].
1895ean hil zen. 2017an Georgiako Parlamentuko Liburutegi Nazionalak irakurketa-gela bati Barbare Jorjadzeren izena jarri zion[3][6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Gaprindashvili, Lela. «Barbare Eristavi-Jorjadze» Heinrich Böll Stiftung 2014-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Lomsadze, Giorgi. «19th Century Princess And Cookbook Author Was Also Georgia's First Feminist» NPR 2017-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Barkaia, Maia; Waterston, Alisse. (2017). Gender in Georgia: Feminist Perspectives on Culture, Nation, and History in the South Caucasus. Berghahn Books, 24 or. ISBN 9781785336768..
- ↑ a b c (Ingelesez) «Barbare Eristavi-Jorjadze - Writer» Gender Mediator jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-18) (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ (Ingelesez) «Barbare Jorjadze's Room Opens in National Library of the Parliament of Georgia» UNDP in Georgia 2017-12-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-11-22) (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).