Banka
- Artikulu hau Nafarroa Behereko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Banka (argipena)».
Banka | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Olhaberri auzoko ikuspegia, Done Petri elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Banca | ||
Auzapeza (2008-2026) | Michel Oçafrain (independente) | ||
Posta kodea | 64430 | ||
INSEE kodea | 64092 | ||
Herritarra | bankar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°07′35″N 1°22′27″W / 43.1264°N 1.3742°W | ||
Azalera | 49,60 km2 | ||
Garaiera | 231-1275 metro | ||
Distantzia | 18,9 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 347 (2018: 3) | ||
Dentsitatea | 6,79 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 16,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,26 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 66,5 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,49 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,79 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 63,47 (2010) | ||
Erabilera | % 31,83 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1793 (independentzia) |
Banka[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 18,9 kilometrora. Altuera 231 eta 1 275 metro artekoa da, eta 49,60 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 347 biztanle zituen.
Bertako biztanleak bankarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banka beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Banca ("banká" ahoskatua)[3]
- gaztelaniaz: Banca ("bánka" ahoskatua)[3]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Baptiste Orpustanek dio Banka toponimoak bi jatorri izan ditzake. Lehenengo proposamenak gaztelaniazko banco ("banku") maileguari buruz hitz egiten du, hau da, mugan dirua aldatzen zen bankuari buruz (liberatik pezetara eta alderantziz). Bigarrenean, ordea, "harrizko bankuak" esamoldeko bankua hitza aipatuko genituzke, udalerrian nagusi den paisaiari erreferentzia eginez, mendi malkartsu eta arrokatsuekin. Bankua izenaren -u- hizkia desagertu egingo zen gero, ahoskera sinpleago baten mesedetan.[3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banka Aldudeko ibarran dago.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baztan | Baigorri | Anhauze, Lasa | ||
Aldude | Luzaide | |||
| ||||
Urepele | Erroibar | Auritz |
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldude ibaiak (Ur Haundi deitua) udalerria gurutzatzen du.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.3 | 29.0 | 33.0 | 35.0 | 36.5 | 41.1 | 40.9 | 42.6 | 37.5 | 35.0 | 28.0 | 24.0 | 42.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 12.3 | 15.3 | 16.9 | 20.8 | 23.9 | 25.9 | 26.1 | 23.7 | 19.4 | 14.1 | 11.5 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.9 | 7.6 | 10.0 | 11.5 | 15.1 | 18.1 | 20.1 | 20.3 | 17.7 | 14.5 | 9.9 | 7.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.0 | 4.7 | 6.1 | 9.3 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.8 | 9.5 | 5.7 | 3.8 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.6 | -13.0 | -8.5 | -2.5 | 1.0 | 3.0 | 6.2 | 3.5 | 1.0 | -1.5 | -7.7 | -9.7 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 187.6 | 159.5 | 158.6 | 181.2 | 131.5 | 84.4 | 74.9 | 84.4 | 115.3 | 152.9 | 212.5 | 201.6 | 1744.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 99.0 | 109.0 | 109.5 | 95.7 | 97.0 | 69.0 | 86.7 | 85.2 | 81.0 | 99.0 | 96.5 | 130.1 | 130.1 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[6] |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olhaberri
- Buztanenea
- Hargintoa
- Bihurrieta
- Xuritxegi
- Mutikoenea
- Betrizinaenea
- Golkoa
- Gixonaenea
- Manexhandia
- Gosnaisto
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bankaren jatorria, inguruko kobrezko meategiak XVIII. mendean berrindartzearekin lotuta dago, honen jatorria, Antzinaroan dagoelarik. Garai batean Baigorri udalerrikoa zen, Lafonderie izeneko auzoa.
1793an udalerri independente bihurtu zen, izen afrantsesatua berarekin. Hala ere, 1874an, izen aldaketa baten ondorioz, Banka izena hartu zuen.
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera arteko gainbehera baten ondoren, meatzeak itxi egin ziren, eta hala egin zuten udalerrian zeuden gainerako azpiegiturek ere. Horrela, ustiategiko eraikinak abandonatuta geratu ziren. Horietako asko gaur egun hondakinetan daude eta Baigorrirako irteeran aurki daitezke, Urepeleko Errobi inguruan.
1973ko abenduaren 11n Iparretarrak taldearen lehen ekintza armatua izan zen Bankan. Atentatu bat izan zen, eta "la Rosée" zentro mediko-pedagogikotik informazio kontablea lapurtu zuten langileei sindikatu bat eratzen utzi ez zietelako. Administrazio kontseiluko lehendakaria hil egin zen.[7]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
803 | 590 | 999 | 1068 | 1419 | 1280 | 1429 | 1309 | 1327 | 1064 | 1069 | 1020 | 1020 | 1027 | 952 | 944 | 872 | 828 | 829 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2012 | 2017 | 2018 |
833 | 815 | 800 | 770 | 780 | 748 | 735 | 799 | 672 | 634 | 524 | 450 | 426 | 373 | 351 | 348 | 332 | 346 | 347 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kobrezko meategiak eta hari lotutako galdaketak XVIII. mendearen erdialdean izan zuten goia; forjak eta labe garaiak, berriz, 1828tik 1861era egon ziren jardunean.[8]
Gaur egun, jarduera nagusiki nekazaritzakoa da. Udalerria Ossau-Irati gaztaren apelazio-eremuan dago.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzapezak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1995 | 2001 | Gratien Arambel | |
2001 | 2008 | Dominique Etcheverry | |
2008 | karguan | Philippe Etchenique | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urtarrilaren 1era arte, Banka Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[9]
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[10]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[11]
Koldo Zuazok, 2010ean, Bankak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[12]
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pantzo Hirigaraik Bankari eskainitako kantu bat konposatu zuen:
« | Han zaude zu ibarraren maldan, mendi mazelan dilindan Neguko izotzetan daldaran eta izerditan udan Burua apalduz haizeari, zu aztaparka lurrari Hazi xumearen laborari, bainan beti kantari Basuritz, Aisarri, Azaldegi, Inarabia, Donalegi Oihansoro eta Ustordoki, gu bankarrak izanki Erkaitzalde, Hairako Erreka, han nunbait Iramehaka Oihanpea ta Basakarrika, zutarrak gira Banka Beti jasan ditu haize txarrak, oi zure zuhaitz zaharrak Oraino bizi zaizko abarrak, baitauzka erro azkarrak Mila esker eta goraintziak, zuk gaindituz nekeziak Nolazpait baitituzu haziak zure ume guziak. |
» |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren iparraldean, monumentu izendaturik dagoen metalurgia-lantegi baten aztarnak topa daitezke, bere labe garaiarekin. Ura zekarren kanalak, errekatik hartzen zuena ura, ziurrenik antzina labe garaiak elikatzeko erabiltzen ziren hauspoei eragiteko errota batez egongo ziren osatuak.
Herriaren erdian kokatu Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia erakusten du. Bertan, panelak, argazkiak, mapak, eta eskemak ikus daitezke. Bisita dohainik da.
Bankar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piarre Erramuzpe (1927-), bertsolaria.
- Ximun Erramuzpe (1914-1988), euskal idazlea.
- Juan Felix Iriarte (1912-1987), bertsolaria.
- Marijane Minaberri (1926-2017), idazlea, olerkaria eta haur ipuin kontalaria.
- Patrick Ozafrain (1974-2019), esku huskako pilotaria
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pilotalekua
-
Done Petri eliza
-
Baserri bat
-
Harriak Argarai mendian
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ a b c Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ «Banka - Udalerria» cassini.ehess.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- ↑ Bankako estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Iparretarrak 1973dik. SudOuest
- ↑ «Bankako meategiak» www2.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.