Balbino García de Albizu
Balbino García de Albizu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1943 (80/81 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Ameskoabarrena |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnografoa eta dibulgatzailea |
Balbino García de Albizu Jimenez (Donostia, Gipuzkoa, 1943) Nafarroako etnografo eta dibulgatzailea da. Lau hamarkadatan Ameskoako iragana ezagutzeko eta zabaltzeko hainbat ekimen eta ikerketa-proiektu bultzatu ditu. Estellerriko Erriberako kultura tradizionalaren dibulgazio-lana nabarmena izan da.[1][2]
Ameskoako historiarekin, toponimiarekin, abizenekin eta hizkuntzarekin lotutako gaiak aztertu ditu eta hainbat lan argitaratu ditu.[1] Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen lagundu du.[3]
Elurtegiak eta txondorrak lantzen zituzten lanbide tradizionalak berreraikitzeko lan handia egin du.[2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Txondorra Egur-ikatza saria jaso zuen. Saria Olentzeroren Lagunen Elkarteak sustatzen du, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen laguntzen duen pertsona edo erakundea aintzatestea xede duen sariak zortzigarren edizioko saria.[3]
Memoria historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat urtez ibili zen 1936ko Gerran Ameskoan izandako errepresioa ikertzen. Balbino García de Albizu izen bera zuen aitona hainbat lagunekin hil eta Urbasako Arrasoko leizera bota zuten. Egindako ikerketari esker, aitonaren gorpuzkiak ez ezik, beste zazpirenak identifikatu zituzten 2014an, eta Urbasako beste leize eta amildegietan jazotako sarraskiak argitzeko bidea ireki zuen.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Balbino García de Albizu» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) García, Kepa. (2022-12-23). «Balbino García de Albizu, premio por una vida dedicada a la Améscoa» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ a b «Balbino García de Albizu ikertzaileak jaso du zortzigarren Txondorra Egun-ikatza saria» Ayuntamiento de Pamplona 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ Apaolaza Avila, Urko. (2015-10-11). «Urbasako hiltegia» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jimeno, Roldan; Layana, Cesar; García de Albizu, Balbino. (2017). ¿Qué hicimos aquí con el 36?: La represión de civiles en retaguardia por su ideología en Améscoas y Urbasa de Roldán Jimeno Aranguren,César Layana Ilundain,Balbino García de Albizu | Ultimacomic. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Balbino García de Albizu. 1993 - 2010 tarteko argitalpenak. Dialnet.