Bad F-line
Itxura
Bad F-line | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arrasate (Gipuzkoa) |
Musika mota | punka, musika elektronikoa |
Urteak | 1997 - 2004 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Discos OÚ, Desobediencia, Oihuka |
Taldekideak | |
Txema Iñaki Bengoa Tadeos Rakel |
Bad F-line Arrasaten sorturiko musika taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea 1997an sortu zen eta berehala hartu zuen estilo berezia, industrial tech punk izenaz bataiatu zutena. 1997an bertan plazaratu zuten lehen diska, Bad f-line izenekoa, baina diskaren koloreagatik "naranja" ezizenaz ezagutzen dena. Hurrengo diskak ere koloreekin identifikatzen dira. Desobediencia disketxearekin atera zituzten hiru diska eta bertan eratutako hainbat kolaboraziozko diskatan hartu zuten parte[1]. 2004an atera zuten azken diska, Zilarra edo Gris Plata.
2005ean Iñaki Bengoak Gose taldea sortu zuen Ines Osinaga eta Jon Zubiaga Osoron-ekin batera.
Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rakel - ahotsa eta sintetizagailua
- Txema - ahotsa, gitarra eta sintetizagailua
- Tadeos - gitarra, baxua eta sintetizagailua
- Iñaki - erritmoak, sekuentziak eta konponketak
Diskografia[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bad f-line naranja (Discos OÚ, 1997) - mini diska
- Bad f-line verde (Desobediencia, 1999)
- Bad f-line amarillo - M. Error, Caída Del Sistema (Desobediencia, 2000)
- Bad f-line rojo (Desobediencia, 2002)
- Zilarra (Oihuka, 2004)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bad F-Line» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bad F-Line. (Noiz kontsultatua: 2017-06-16).