Axonema
Axonema zilio eta flageloen barne egiturari deritzo. Oinarrian, mikrotubuluz osaturik dago, eta, mugikortasunari dagokionez, ezinbesteko osagaia da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Axonemaren luzera, zilioetan, mikrometro batzuetakoa baino ez da, flageloetan, milimetro bat baino gehiagoko neurrira hel daitekeen bitartean. Bere diametroa, 0,2 milimetrokoa da. Axonema, zilioen kanpo mintzak inguratzen du. Mintz hau, plasma mintzaren mende dago. Axonemaren osagai guztiak, zilioen jaiotokian daude.
Axonemak, 9 mikrotubulu periferiko pare eta 2 zentral ditu. Pare periferikoetako mikrotubuluak, pixkat etzanda bezala daude. Honela kontuak, mikrotubuluetako bat (A), beti dago axonemaren erdigunetik gertuago bestea baino, (B). A mikrotubulua, txikia da, baina osoa. B mikrotubulua, berriz, A mikrotubulu baino handiagoa da, baina ez da osoa, 3 aurrefilamentu falta baitzaizkio A mikrotubuluaren ondoan duen bere paretan. A mikrotubuluak, 13 aurrefilamentu ditu. B mikrotubuluak, berriz, 10 bakarrik.
Besoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A mikrotubuluak dineinaz osaturiko besoak ditu, guztiak norantza berean aurkitzen direnak. Dineina, 10 polipeptido kateren konplexua da, zelula motaren arabera, aldatu egin daitezkeenak. Puxika erako buru bikoitz edo hirukoitz batez osaturik dago. Buru hau, ATP bidez, ondoko pareko B mikrotubuluari lotu daiteke. Azkenik, bere A mikrotubulura denbora guztian lotuta aurkitzen duen txorten luzeago bat ere badu.
Nexinak mikrotubuluen pare periferikoak euren artean konektatzen ditu. Konexio erradialak, pare periferikoetako A mikrotubuluak, mikrotubulu zentralak inguratzen dituen proteina "leka" batekin konektatzen dituen zubiak dira. Zubi hauek buru edo konkor batean amaitzen dira.
Zilio eta flageloen mugimendua, ATPren mende dago.