Edukira joan

Aung San

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aung San

Defentsa ministroa

Bizitza
JaiotzaNatmauk (en) Itzuli1915eko otsailaren 13a
Herrialdea Myanmar
HeriotzaYangon1947ko uztailaren 19a (32 urte)
Hobiratze lekuaMartyrs' Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AmaSuu
Ezkontidea(k)Khin Kyi
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Yangon (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAnti-Fascist People's Freedom League (en) Itzuli

Bogyoke Aung San (birmanieraz: ဗိုလ်ချုပ် အောင်ဆန်း; Natmauk, 1915eko otsailaren 13a - Rangun, 1947ko uztailaren 19a) birmaniar buruzagi iraultzailea izan zen. Myanmarko armadaren sortzailea izan zen eta Nazioaren Aitatzat hartzen da.

Britainiar botere kolonialarekin amaitzeko eta Birmaniaren independentzia lortzeko borrokatu zuen. Antiinperialista izan zen eta gaztetan sozialismoa eta komunismoa ikasi zituen. Ondoren, japoniar panasianismoaren alde egin zuen eta bere armadarekin bat egin zuen. 1938an Thakin Elkartearekin bat egin zuen eta Birmaniako Alderdi Komunista eta Birmaniako Alderdi Sozialista sortu zituen.

Bigarren Mundu Gerran japoniarren alde egin zuen eta Birmaniako gobernu txotxongiloan Gerra ministro izan zen. Gerraren azken etapan Aung San-ek bandoa aldatu eta japoniarren aurka borrokatu zuen.

Birmaniako independentzia negoziatu zuen Clement Attleerekin eta gobernu kolonialeko lehen ministro izan zen 1946tik 1946ra. 1947ko hauteskundeak irabazi zituen eta bere kabinetearekin batera hil zuten Independentzia eguna baino lehentxeago.

Aung San Suu Kyi bere alaba da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]