Augustin Zubikarai
Augustin Zubikarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Augustin Zubikarai Bedialauneta |
Jaiotza | Ondarroa, 1914ko azaroaren 3a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Galdakao, 2004ko uztailaren 12a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta apaiz katolikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Euskerazaintza |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Augustin Zubikarai Bedialauneta[1] (Ondarroa, Bizkaia, 1914ko azaroaren 3a - Galdakao, Bizkaia, 2004ko uztailaren 12a) apaiza eta euskal idazlea izan zen, eta euskaltzain ohorezko.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi zuen. Hamasei urte zituela hasi zen Euzkadi egunkarian idazten. 1937an Eguna egunkariko erredaktore nagusi izendatu zuten. Geroztik agerkari askotan idatzi zuen: Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egan, Boga Boga, Eguna, eta abar.
Espainiako Gerra Zibilean Laredon atxilo hartu zuten eta Aranda de Dueron, Miranda de Ebron eta Oteitzan (Oteiza de la Solana) egon zen preso. Azkenik, Zaragozako kazetari batekin trukatua izan ondoren Frantziara erbesteratu zen 1940 arte. Antzerki lan askoren egilea da. Lehenengoa 1934an argitaratu zuen Euzkadi egunkarian. 1945an Biarritzeko Euskal Lore jokoetan lehenengo saria lortu zuen, Itxasora lanarekin. 1963an, Iru alaba lanarekin, Toribio Altzaga Saria, eta sari bera 1967an Gizon on eta andre erre?, eta berriz ere 1969an Mendu zarrak antzezlanarekin. Sari gehiago ere jaso zituen: Markinako Lore Jokoena, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Gipuzkoa saria... Baita ere, bestetik, eleberri eta kontakizun ugari argitaratu zituen.1978an Estatuko Kritika Saria jaso zuen Bale denborak eleberriarekin. 1979an, Esan eta esango sei liburuekin, Azkue saria.
Baina bereziki antzerkigintzan nabarmendu zen. Herri ohiturak eta hizkera ikertu zituen halaber, eta mendebaleko euskara edo bizkaiera erabili izan zuen bere testuetan. Ohorezko euskaltzaina, eta Euskerazaintza elkartearen zuzendaria izan zen 1978tik 2004ra, hil zen arte alegia. Euskalkiak bultzatzea zuen xede elkarte horrek, hain zuzen ere.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boga ta Zixe. Ondarrutarkeriak (1976, egilea editore)
- Kardala (1976, egilea editore)
- Esan eta esango (1979, Ed. Vascas)
- Peru eta Mari, gureak (1986, Gaubeka Irarkola)
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piñuetako madalenak (1965)
- Bale denborak (1978, Leopoldo Zugaza)
- Anton Guzurretxe (1979, BAK)
- Laiñoak Mundaka'n (1980, Geu)
- Bizitzako urratsak. Gure giroetako eleberria (1981, Geu)
- Ira usaiña (1981, Geu)
- Mon-daka (1981, Geu)
- Itxastarrak (1986, Gaubeka Irarkola)
- Zaldupeko txikiena (1991, egilea editore)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Illobearen indarra. 1934, Euzkadi.
- Itxas lapurrak. 1936, Euzkadi.
- Itxasora. 1945.
- Seaska inguruan. 1957, Egan.
- Jaunaren Bidetan. 1959, Egan.
- Iru alaba. 1963, Euskera.
- Gizon on eta andre erre. 1967.
- Aingira kumak. 1969, Egan.
- Errekonduan. 1969.
- Bizi garratza. Mendu zaharrak. 1970, Herri Gogoa.
- Lurrunpean. 1970, Egan.
- Mendi ta itxaso. 1983, Eusko Jaurlaritza.
- Arrain sunda. 1986.
- Arteako itsua eta beste lau antzerki. 1987, Bizkaiko Foru Aldundia.
- Gurea. 1991.
Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko bidetan. Bizkai (1984, egilea editore)
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Balentin Berrio-Otxoa: bizitza, eskutitzak, gorespenak (1988, Bizkaiko Foru Aldundia)
Autobiografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan (1983, egilea editore)
Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Bigarren Errepublikako denboraldiko idazlanak (1931-1937) eta Ondarroa". 2009, Ondarroako Udala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baraiazarra, Luis; Urkiza, Julen: Agustin Zubikarai (1914).- Egan, 2014-3/4, 39-60