Edukira joan

Ate Gorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ate Gorena, Otomandar Inperioaren garaian.
Ate Gorena, 2006an.

Ate Gorena[1] (otomandar turkieraz: باب عالی‎, Bāb-ı Ālī edo Babıali) Otomandar Inperioko bisir gorenaren Topkapı jauregiko geletarako sarrera zen atea da, testuinguru diplomatikoetan Otomandar Inperioko Gobernua edo Inperioa bera aipatzeko erabilia.

Izena Inperioaren garaian hiriburu izandako Istanbulen (garai hartako Konstantinoplan) kokatutako Topkapı jauregiko atetik dator. Bertan egiten zien harrera sultanak atzerriko diplomatiko eta enbaxadoreei, gobernuaren egoitzara sartu baino lehen. Era berean, bisir gorenak zuzendutako sultanaren gorte publikoari ere Ate Gorena zeritzon. Era metaforikoan, Inperioko gobernuari eta erakundeei erreferentzia egiteko erabili zen izena, testuinguru diplomatiko eta akademikoetan batez ere. Jatorrizko atea gaur egun ikus daitekeen Rokoko estiloko beste batekin ordezkatu zen.[2]

Izena 1922ra arte erabili zen. Urte hartan, Mustafa Kemal Atatürk lehendakariak Inperioa desegin eta errepublika aldarrikatu zuen.

Jatorria eta zabalkundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateak bilera eta iragarpen ofizialetarako erabiltzeko ohitura Ekialdeko ohitura zaharra zen. Frantsesez erabilitako Sublime Porte esapidearen bitartez zabaldu zen izena Europako gainerako kulturen artean, XX. mendera arte frantsesa izan baitzen nazioarteko harremanetarako hizkuntza nagusia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]