Edukira joan

Asun Balzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asun Balzola

Bizitza
JaiotzaBilbo1942ko uztailaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2006ko ekainaren 22a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k)Aguilar
Jasotako sariak

Asun Balzola Elorza (Bilbo, 1942ko uztailaren 18a - Madril, 2006ko ekainaren 22a) ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarra izan zen.

Ilustratzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asun Balzola Bizkaiko industria inprenta enpresan hasi zen lanean, eta haur liburuen ilustrazioari ekin zion Aguilar argitaletxearen eskutik, 1962an. 22 urterekin izandako istripu baten ondorioz, ezindua geratu zen, eta lanbidea bertan behera utzi zuen. Honela, 60. hamarkadan, Madrilgo Arte Ederren fakultatean, marrazkigintza eta margolaritza ikasi zituen. 1967. urtean, denboraldi baterako Italiara joan zen bizitzera eta bertan, ezkondu egin zen. Hamar urte geroago, Espainiara itzuli zenean, Madrilen geratzea erabaki zuen.[1][2]

Honela, 1976an idazteari eta ilustratzeari ekin zion.[3] Berak idatziriko lehenengo liburua, Historia de un erizo 1978. urtean idatzi zuen, eta Ilustrazio onenaren bigarren saria lortu zuen lan honekin. Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko buru izendatu zuten 2001eko urtarrilean. 2002an, berriz, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko ohorezko lehendakaria izan zen, Antonio Fraguas "Forges" autorearekin batera.[1][4]

2006. urteko ekainaren 22an hil zen Madrilen, 63 urte zituela.

Ilustrazio teknika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amona zure Iholdi libururako Asun Balzolak egindako marrazkia.

Bere liburuetako ilustrazio askotan hutsunearekin jolasten du Asun Balzolak, gainazal zuri handiak eskainiz, ikusleak imajina, margo, goza dezan. Estilo askea duela esan daiteke, estilo zehatzik ez baitu, baina bere lanetako irudiak, maiz, koloretako orbanez eginak daude, betiere akuarela erabiliz.

Balzola euskal ilustrazioak eman duen ilustratzaile handienetarikoa da. Estatuko editorial gehienekin egin zuen lan, eta baita Europako eta AEBtako batzuekin ere. Prentsa eta publizitaterako marrazteaz aparte, Diseinu Grafikoan ere aritu zen (kartelak, egutegiak, txartelak, eta abar) eta berak eginiko liburu asko maketatu zituen.

Bere obrek, erlazio zuzena dute idazlearen bizitza pertsonalarekin. Hau da, Asun Balzolak bere bizitza liburu ezberdinen bidez azaltzen digu. Horretan, kontuan hartu beharreko liburua da 1998. urtean idatziriko Txoriburu.[5] Liburu hori, bere bizitzako lehen urteen kontaketa eta umetako oroitzapenak izateaz gain, helduei zuzenduriko lehenengo liburua da.[6] Desde mis ruedas bada beste liburu autobiografikoa.

Haur Literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Asun Balzolaren lanak»

Asko dira Asun Balzolak ilustratutako liburuak. Hauek dira berak idatzi eta ilustratutakoak.

Bere lana:

Munia y la señora piltronera libururako Asun Balzolak egindako marrazkia.

Beste lanetan ilustratzaile gisa aritu da. Bere lan batzuk beste hizkuntzetara itzuli dira.

  • ”Txoriburu. Cabeza de chorlito” Barcelona: Destino, 1998.
  • ”Txoriburu. Cabeza de chorlito” Barcelona: Erein, 1999.

Aldizkarien ilustrazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lazarillo saria. Cancionero infantil universal, 1965.
  • Espainiako ilustrazioaren Sari Nazionala. 1985.
  • Generalitat de Catalunya-ko saria. 1988.
  • Serra D'or Award of the Critics. 1988.
  • Euskadi saria. 1991.
  • Andersen Sarietarako hautagai Espainiako Estatuaren izenean. 1991.
  • Andersen Sarietarako hautagai Espainiako Estatuaren izenean. 1993.

Merezimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2014— Zeegen, Lawrenceren 50 years of illustration” liburuan aukeratua.
  • 1998 — Asun Balzola., XI Jornades d’Il·lustradors de APIC, Apic Federazioaren ete aldizkariaren aurkezpena programa, Bartzelona

Apic Federazioaren ete aldizkariaren aurkezpena programarekin batera1

  • 2000 — Asun Balzola: antes, ahora, después = lehen, orain, gero, KM, Donostia
  • 2004 — Asun Balzola, Exposición “Ilustrísimos” Panorama de la Ilustración Infantil y Juvenil en España, Bolonia, Italia, del 13 al 16 de abril de 2005. Bolonia,(erakusketa birtuala, kolektiboa)
  • 2015-2016— Ilustratzailearen txokoa: Asun Balzola., Aiete Kultur Etxea , 2015ko urriaren 27tik 2016ko otsailaren 21ra, Donostia[7]
  • 2015-2016 — “Cambio de luces: ilustración española en los años 70: del 9 de octubre de 2015 al 7 de febrero de 2016”, Museo ABC Madrid, erakusketa kolektiboa)[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Asun Balzola