Astigar zorrotz
Astigar zorrotz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Sapindaceae |
Generoa | Acer |
Espeziea | Acer platanoides Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | astigar zura, acerin (en) eta Norway maple (en) |
Astigar zorrotza[1] (acer platanoides) Sapindaceae familiako espezie baten izen arrunta da.
Europa osotik zabaldutako[2] espezie hau inbaditzailetzat jotzen dute Ipar Amerikan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hosto dezudikoko zuhaitza da, 20-30 metro neurtzera heldu daitekena. Enborrak 1,5 metroko diametroa izan dezake eta kopa zabala eta borobildua dauka. Azala kolore marroi-grisa du eta gutxi ildaskatua. Zuhaitz helduek ez dute azal iletsurik enborrean zehar. Kimuak berdeak dira hasieran, ondoren marroi kolorea hartzen dutelarik. Neguko begiek kolore marroi-gorrixka distiratsua dute.
Hostoak kontrakoak eta lobulatuak dira, bost lobulu dituzte luzetara 7-14 cm eta 8-20 cm zabalean dituztenak. Lobulu bakoitzak batetik hirurako alboko hortzak dituzte. Hostoaren pezioloak 8-20 cm-ko luzera du, eta apurtzerakoan esne itxurako zuku moduko bat jariatzen du. Udazkenean kolorea horia izaten da, batzuetan gorri-laranja bada ere[3][4][5].
Loreak 15-30 bitarteko korinboetan daude antolatuta, horiak edo hori-berdexkak direnak, bost sepalo eta 3-4 mm-ko luzera duten bost petalo dituztenak. Lorealdia udaberriaren hasieran ematen da, hosto berriak atera baino lehen. Fruitua samara bikoitza da, bi hazi hegodun dituena. Haziek forma diskoidala dute, oso zapala, 10-15 mm bitarteko zabalera eta 3 mm-ko lodiera dituena. Haziaren hegoek 3-5 cm-ko neurria aurkezten dute, eta bien artean dagoen angelua 180º-koa da gutxi gora-behera. Gehienetan sortzen diren ia hazi guztiak bideragarriak izaten dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Rushforth, K. D. (1999). Trees of Britain and Europe. ISBN 0-00-220013-9.
- ↑ «Invasion Biology Introduced Species Summary Project - Columbia University» www.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Watson, Edward F. Gilman and Dennis G.. (2014-04-10). «Acer platanoides: Norway Maple» edis.ifas.ufl.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- ↑ «Acer platanoides» plantfacts.osu.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |