Edukira joan

Aspendos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aspendoseko erromatar antzokia
Aspendoseko erromatar antzokia.

Aspendos (grezieraz Ἄσπενδος), greziar tradizioaren arabera, ziuraski jatorria Argosen zuten kolonoek garai aurrehelenikoan Panfilian sortutako hiri bat izan zen. Egungo Antalyatik 45 kilometro ekialdera dago. Bere sortzaileak, Mopsosek, anatoliar jatorriko izen bat darama, eta hiriaren izena, K.a. V. mendean eta K.a. IV. mendean, Estwediya da (zalantzarik gabe, tokiko erregetxo hititaren baten izenetik eratorria). Horrek, izatez, eskualdeko herri asiarren eragin handia adierazten du.

K.a. V. mendean, Aspendos, Deloseko Ligaren zati izan zen. K.a. 334. urtearen amaieran, hiria, Alexandro Handiaren mende geratu zen. Konkistatzailea hiltzean, berehala integratua izan zen Pergamoko erresuman, eta, ondoren, erromatar garaian, Asia erromatar probintziari erantsia izan zen. V. mendean, Primopolis izena zuen.

Erromatar garaian herria garrantzitsua zen arren, ez da askorik esploratu. Posible da, baina, erromatar garaiko hoberen kontserbaturiko antzokietako bat mirestea, Marko Aurelio erromatar enperadorearen garaian eraikia, Zenon arkitektoaren agindupean. Hiriko akueduktuak, ondo kontserbaturiko sifoi bat du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]