Askapenaren teologia
Itxura
Askapenaren Teologia izaera erlijioso, politiko eta soziala duen mugimendua da. Vatikanoko II. kontzilioaren garaian (1962-1965) abiatu zen eta Latinoamerikan landu dute bereziki, nagusiki jesuitek bultzaturik.
Funtsean, gizaki txiro eta baztertuen eta justizia sozialaren aldeko mugimendua da, eta boterekeria, materialismo eta matxismo moduko kontzeptuetatik askapena aldarrikatzen duena.
Hasieratik Eliza katolikoaren goiko hierarkiak aurkakotasuna erakutsi dio pentsaera korronte honi.
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971an Gustavo Gutierrezek "Teología de la Liberación: Historia, Política y Salvación" aurkeztu zuen, mugimenduari hasiera emanez Indianako "University of Notre Dame"-n.
- 1976an Leonardo Boffek "Teologia do Cativeiro e da Libertação" lana kaleratu zuen.
- 1977an Sebastian Kappenek "Jesus and Freedom" liburua argitaratu zuen.
- 1980ko martxoaren 24an Oscar Romero erail zuten El Salvadorren mezatan zegoen bitartean.
- 1984an eta 1989an Vatikanok mugimendua gaitzetsi zuen.
- 1989ko azaroaren 16an sei jesuita, mugimenduzaleak, erail zituzten San Salvadorren, tartean Ignacio Ellacuria eta Ignacio Martin-Baro.
- 1999an Samuel Ruiz Chiapasko bere apezpikutzatik kendu zuten.
Bultzatzaile ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helder Camara (1909-1990): Apezpiku brasildarra (Recife).
- Leonidas Proaño (1910-1988): Ekuadortar apezpikua.
- Oscar Romero (1917-1980): San Salvadorreko apezpikua.
- Sebastian Kappen (1924-1993): Teologo indiarra.
- Samuel Ruiz (1924-2011): Mexikoko apezpikua (San Cristobal de las Casas).
- Ernesto Cardenal (1925-2020): Teologo eta poeta nikaraguarra.
- Pere Casaldaliga (1928-2020): Katalunian jaiotako apezpiku brasildarra (São Felix da Araguaia).
- Gustavo Gutierrez (1928-): Teologo peruarra.
- Hans Küng (1928-): Teologo suitzarra.
- Ignacio Ellakuria (1930-1989): Jesuita bizkaitarra, El Salvadoren eraildakoa.
- Jon Cortina (1934-2005): Jesuita bizkaitarra, El Salvadorreko nazionalitatea hartutakoa.
- Xabier Gorostiaga (1935-2003)ː Jesuita bizkaitarra
- Jon Sobrino (1938-): Jesuita bizkaitarra.
- Leonardo Boff (1938-): Teologo brasildarra.
- Ignacio Martin-Baro (1942-1989): Jesuita espainiarra, El Salvadoren eraildakoa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Memoria y profecía" Askapenaren Teologiaren webgunea (Gaztelaniaz)
- Limako "Bartolomé de las Casas" Institutuaren webgunea (Gaztelaniaz)(Ingelesez)