Arzawa
Arzawa mendebaldeko Anatoliako ondo definitu gabeko eskualde bati erreferentzia egiten dion hitz hitita bat da, eta, batzuetan, hedapenez, baita eskualdeko erresumen konfederakuntzari ere (horietatik handiena Arzawa txikia deitzen delarik). Arzawako kulturari buruz, ezer gutxi ezagutzen da, gorteko hizkuntza luvitera zela izan ezik, hititerarekin lotutako hizkuntza.
Arzawako erresuma konfederakuntzak etengabeko arazoa izan ziren hititentzat, euren lurralde propioa inbaditzen ari zirenak kanporatzeko edo bere basailuak eskualdetik kanporatuak ez izateko sartu behar izan zutenak. Arzawaren une gailena, Tarhundaradu erregearen erregealdian etorri zen, K.a. XIV. mendearen lehen erdialdean, Arnuanda I.a eta Tudhalia II.a errege hititen garaikidea: Arnuanda I.aren erregealdiaren amaieran Hititar Inperioaren ahultasunak, Tarhundaradu, Anatoliako nagusitasuna aldarrikatzeko posizio batean jarri zuen, garai horretan Egiptoko faraoia zen Amenofis III.ak, berarekin itun bat sinatzeraino, baina Tudhalia II.ak hititen nagusitasuna berreskuratzea lortu zuen, eta bere ondorengo erregeak izan ziren Shubiluliuma I.a eta Mursili II.ak, euren kontrola ezarri zuten Arzawa osoan.
Etengabeko matxinadak gora-behera, Arzawa, Hititar Inperioaren barnean mantendu zen inperio hau desagertu zen arte, K.a. 1200 inguruan, une honetan, Arzawan, hititar kulturako monarkia ezberdinak agertzen direlarik, beranduago, Lidia erresuma sorraraziko zutena.
Kronología[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 1450an: Arzawak mendebaldeko Anatoliaren barrualdea kontrolatzen zuen, Kizil-Irmak ibaitik, Lucca hegoaldea izan ezik.
- K.a. 1430an: Zippasla erresumak, hititen aliatua, Arzawa konkistatu zuen.
- K.a. 1370 hamarkadan: Arzawak Anatoliaren medebaldea okupatu zuen eta haren menpe 20 urte izan zuen; azkenik hititek berreskuratu zuten.
- K.a. 1350an: Erresuma lau zatitan banandu zen: Mira, Marsa, Seha ibaiaren lurraldea eta Hapalla.
- K.a. 1335-1325an: Uhha-Ziti erregeak batasauna berreskuratu zuen. Izan ere, hititek konkistatu zuen eta erresumak haien mendekoak moduan gelditu ziren.
Erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kupanta-Kurunta (K.a. 1400)
- Madduwatta of Zippasla
- Tarhoudaradou (K.a. 1350)
- Anzapattadou
- Uhha-Ziti (K.a. 1322aren inguruan hilda)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) C. Melchert (dir.): The Luwians, Leyde, 2003
- (Ingelesez) T. Bryce: The Kingdom of the Hittites, Oxford, 2005
- (Ingelesez) G. Beckman: Hittite Diplomatic Texts, Atlanta, 1996
- (Ingelesez) J. D. Hawkins: «Tarkasnawa King of Mira 'Tarkondemos', Boğazköy Sealings and Karabel», Anatolian Studies 48, 1998, 1-31 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Arzawaren historia.