Arturo Armando Molina
Appearance
Arturo Armando Molina | |||
---|---|---|---|
1972ko uztailaren 1a - 1977ko uztailaren 1a ← Fidel Sánchez Hernández (en) - Carlos Humberto Romero → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Salvador, 1927ko abuztuaren 6a | ||
Herrialdea | El Salvador | ||
Heriotza | 2021eko uztailaren 19a (93 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Salvadoran Army (en) | ||
Gradua | koronel | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | National Coalition Party (en) |
Arturo Armando Molina (San Salvador, 1927ko abuztuaren 6a - Kalifornia, 2021eko uztailaren 19a) El Salvadorko militar eta politikaria izan zen. 1972tik 1977ra herrialdeko presidentea izan zen.
1945 eta 1949 artean Akademia Militarrean ikasi zuen. Adiskidetze Nazionalerako Alderdiaren hautagaia izan zen 1972ko hauteskundeetan. Garailea izan zen, hauteskunde iruzurra leporatu zioten arren, eta presidente kargua hartu zuen 1972ko uztailaren 1ean. Azpiegitura-lanak egin zituen eta nekazaritza eraberritzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Talde ezkertiarren aurka borrokatu zen eta El Salvadorko Unibertsitatea militarki okupatzeko agindu zuen. 1975eko uztailean ikasleen sarraski bat gertatu zen manifestazio batean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau El Salvadorko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |