Edukira joan

Ariadna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ariadna
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaMinos
AmaPasifae
Ezkontidea(k)Dioniso
Bikotekidea(k)Dioniso
Seme-alabakStaphylus (en) Itzuli, Oenopion (en) Itzuli, Thoas (en) Itzuli, Thoas (en) Itzuli, Ceramus (en) Itzuli, Peparethus (en) Itzuli, Evanthes (en) Itzuli, Latramys (en) Itzuli eta Evmédon (en) Itzuli
Anai-arrebakFedra, Eurymedon (en) Itzuli eta Catreus (en) Itzuli

Ariadna[1] (grezieraz: Ἀριάδνη; latinez: Ariadne; euskaraz: Arene) Minos, Kretako erregearen, eta Pasifaeren alaba zen, Fedraren ahizpa.

Minosek eta Pasifaek, Kretako errege-erreginek, bere semea, Androgeno, hilketa batean galdu zuten eta gero, Atenas eraso zuten. Bakearen truke, atenastarrek, 7 mutil eta 7 neska gazte eman behar zituzten urtero Minotauroa elikatzeko. Minotauroa Labirintoan bizi zen. Urte batean, Teseo, Egeoren Atenasko erregearen sema, boluntario gisa aurkeztu zuen bere burua beste neska-mutilekin bere herrialdea tribututik askatzeko.

Ariadna, Teseorekin maiteminduta, behin Minotauro hilez gero Labirintotik irteten lagunduko zion haria eman zion Teseori. Teseok Ariadna berarekin eraman zuen Kretatik ihes egitean baina, Palasek aginduta, Naxos uhartean utzi zuen lo zegoela. Ariadnak, etsirik, itsasora bota omen zuen bere burua.

Beste bertsio batek dioenez, berriz, Dionisorekin ezkondu zuen Afroditak.

Egile batzuek diotenez bi Ariadna egon ziren:

Mitologia erromatarrean, Ariadna Libera jainkosaren parekoa da. Erromatar poetek beraien Libera Ariadna greko-minoikoarekin lotzen zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]