Apure (estatua)
Apure | |||
---|---|---|---|
Venezuela | |||
Ereserkia | |||
Apure State Anthem (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Venezuela | ||
ISO 3166-2 | VE-C | ||
Hiriburua | San Fernando de Apure | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 7°08′N 69°00′W / 7.13°N 69°W | ||
Azalera | 76,400 km² | ||
Mugakideak | Táchira (estatua), Barinas, Guárico, Bolívar, Vichada, Arauca, Boyacá eta Norte de Santander | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 587.056 (2015) | ||
Dentsitatea | 6,19 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Llanos | ||
Leloa Gobernadorea | Libertad, un gran Llanero Jesus Aguilarte Gámez (PSUV) | ||
Ordu eremua | UTC−04:00 | ||
www.apure.gob.ve/ |
Apure Venezuelako ekialdean dagoen Estatu bat da. Bere hiriburua San Fernando de Apure da. 76.400 kilometro koadro ditu eta 473.941 biztanle.
Mugakide ditu Kolonbiako Errepublika mendebalde eta hegoaldean, Bolivar ekialdean, eta Guarico, Barinas eta Tachira iparraldean.
Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde osoa laua da, mendebaldea izan ezik, 3.613 m-ko garaiera duen mendia sortzen baita han, Paramo de Tama izena duena. Gainerantzeko lurraldeak bi ordokitan banatzen dira, goi ordokia batetik eta behe-ordokia bestetik. Azken hau urak estalita egoten da, ibaiek gainez egiten baitute sarri (Apure ibaia, Meta, Arauca, Capanapro eta Cinaruco ibaiek batez ere). Urak estaltzen ez dituen zatiak, banco deituak, izaten dira uholdetan abelgorriaren babesleku. Uholdeak apirila eta azaroa bitartean izaten dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behi eta zaldi zaintza dira estatuan ekonomia baliabide nagusiak. Abelgorria, hil ondoren, airez garraiatzen da San Fernandotik eta Guasdualitotik hainbat herritara. Abeltzaintzan aritzen direnak, zuri eta indiarren arteko arrazakoak dira, eta badira bertako jatorriko talde gutxi batzuk ere. Apureko nekazaritza bertakoen elikagaietarako bakarrik izaten da.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatua 7 udalerri eta 27 parrokiatan banatuta dago.
Udalerria | Hiriburua |
---|---|
Achaguas | Achaguas |
Biruaca | Biruaca |
Muñoz | Bruzual |
Pedro Camejo | San Juan de Payara |
Páez** | Guasdualito |
Rómulo Gallegos** | Elorza |
San Fernando | San Fernando de Apure |
**Distrito del Alto Apureko kideak.
Venezuelako Estatuak | ||
---|---|---|
Amazonas · Anzoátegui · Apure · Aragua · Barinas · Bolívar · Carabobo · Cojedes · Delta Amacuro · Falcón · Guárico · Lara · Mérida · Miranda · Monagas · Nueva Esparta · Portuguesa · Sucre · Táchira · Trujillo · La Guaira · Yaracuy · Zulia · Mendeko federalak · Caracas |
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.