Edukira joan

Apollo 8

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apollo 8
Historia
AurrekoaApollo 7
HurrengoaApollo 9
Orbital activity1968ko abenduaren 24a - 1968ko abenduaren 25a
Espazio jaurtiketa 1968ko abenduaren 21a
Lection 1968ko abenduaren 24a
Splashdown 1968ko abenduaren 27a
KudeatzaileaNASA
Honen parteApollo programa
Masa4.979 kg eta 28.870 kg
Identifikazioa
Dei-kodeaApollo 8

Apollo 8 Lurraren grabitazio-eremutik ihes egiteko abiadura adina lortu zuen tripulaturiko lehenengo hegaldia izan zen. Horrez gain, beste gorpu zerutar bateko grabitazio-eremuan sartu zen eta horretatik ihes egin zuen eta Lurrera beste gorpu zerutar bateko grabitazio-eremutik bizirik iritsi zen lehenengo hegaldi tripulatua bilakatu zen Apollo 8. Frank Borman komandantea, Jim Lovell aginte-moduluaren pilotuak eta Bill Anders ilargiratze-moduluaren gidaria osatzen zuten misioa. Haiek izan ziren Ilargiaren alde ezezaguna euren begiekin ikusi zuten lehenengo gizakiak. Saturn V koheteak jaurtitzen zuen lehenengo hegaldi tripulatua izan zen eta Apollo programaren tripulaturiko bigarren misioa.

Berez froga lurtar orbita baxuan ilargiratze-modulua frogatzean zetzan baina misioaren helburua aldatu egin zen anbizio handiko beste baten ordez: 1968ko abuztuan Ilargiaren inguruan orbitatzea. Aldaketa hau egokitutako ilargiratze-moduluaren jasotzea atzeratu zenean burutu zen. Misioaren eskema berriak eta langileen prozedura eta eskaera berriak ezohikoa zen entrenamendurako eta prestakuntzarako epe laburra ahalbideratu zuen. Honek talentu, denbora eta diziplina gehiago eskatzen zuen tripulazioarengandik.

1968ko abenduaren 21ean jazotako jaurtiketaren ostean, tripulazioak hiru egun behar izan zituen Ilargira iristeko. Hogei ordutan zehar satelitea hamar alditan orbitatu zuten ,eta bitartean, tripulazioak Gabon-gauean telebista emanaldia egin zuen Genesisaren lehenengo hamar bertsoak irakurriz. Tripulazioak irakurmenaren denbora antolatu zuen Lurra espazioaren handitasunean flotatzen ageri zen bistarekin bat egiteko. Momentu hartan, inoiz igorritako programarik ikusiena bilakatu zen. Apollo 8 misioaren arrakastak bidea lautu zuen Apollo 11 misioak John F. Kennedyk markatutako helburua bete zezan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]