Anttoni Etxeberria
Anttoni Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aia, 1914ko irailaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hondarribia, 2020ko apirilaren 2a (105 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | tabernaria eta zerbitzaria |
Anttoni Etxeberria Mendizabal (Aia, Gipuzkoa, 1914ko irailaren 29a – Hondarribia, 2020ko apirilaren 2a) tabernari lanean eman zuen ia bizitza osoa.[1]
2021ean Hondarribiko plaza bati Anttoni Etxeberria Mendizabal izena eman zioten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anttoni Etxeberria Aiako Lokate baserrian jaio zen, amaren baserrian. Aita Uzkudun baserrikoa izan zuen. Zazpi neba-arreba izan ziren, eta baserriak ematen zuenetik bizi ziren. Etxean bertan egon zen eskola hasieran, Lokaten; gero debekua jaso zuten, eta herriko eskolara joan zen Anttoni, baina ez zuen luzaroan jarraitzerik izan. 13 urte bete zituenean Usurbilera joan zen neskame, senitarteko batzuen etxera. Hantxe hasi zen tabernan lanean, ahizparekin batera, eta gero Zarautzen eta Donostian ere jardun zuen tabernetan zerbitzari. Aiakoa izan zuen senarra, eta hamar seme-alaba izan zituzten. Zarautzen eta Hondarribian bizi izan ziren. Hondarribian taberna jarri zuten Amute auzoan.[2] Gerra ezagutu zuen.
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014an, Anttonik 100 urte bete zituenean, Hondarribiko Udalak zoriondu eta lore-sorta eskaini zion. Hurrengo urtean ere, 101 bete zituenean Udalaren omenaldia jaso zuen. [3]
- 2021ean Hondarribiko Amute plazari Anttoni Etxeberria Mendizabal izena eman zioten, hain zuzen Anttonik luzaroan lan egin zuen tabernaren aurreko guneari, herriko Emeki elkarteak bultzaturik, emakumeen izenak bistaratzea helburutzat hartuz.[4] Izan ere, Hondarribiko izendegia emakumeen izenekin aberasteko, Emakumeen izenak Hondarribiko kaleetan proiektua proposatu zuen Emeki elkarteak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aintzina eta GAur. Emakume talde liburua. .
- ↑ «Etxeberria Mendizabal, Anttoni - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ «LA HONDARRIBIARRA ANTTONI ETXEBERRIA CUMPLE 101 AÑOS HOY | Txingudiradio» txingudisportfmtv.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ «Anttoni ya tiene su plaza en Amute» El Diario Vasco 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anttoni Etxeberria Mendizabal plaza izendatzea Bideoa (2021)