Anna Gavalda
Anna Gavalda | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1970eko abenduaren 9a (53 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, itzultzailea, eleberrigilea, gidoilaria, idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
| |
Anna Gavalda (Boulogne-Billancourt, Île-de-France, 1970eko abenduaren 9a) idazle frantziarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Gavaldaren aita bankuetarako sistema informatikoen saltzailea zen, eta amak marka handietarako bufandak sortzen zituen. Gavalda hipokhâgneko (literatur prestakuntza klaseak) ikaslea izan zen Lycée Molière-n 1990ean[1].
Elle aldizkarian zutabe bat idazten du haurrentzako liburuei buruz, eta Angulemako nazioarteko komiki jaialdiko epaimahaian parte hartzen du.
Bi umeren ama da eta Melunen, Sena eta Marne, bizi da, Parisetik 50 kilometrotara[2].
Literatur ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gavaldak frantseseko irakasle gisa lan egiten zuen bigarren hezkuntzan, bere ipuinen bilduma bat 1999an argitaratu zenean lehen aldiz, Je voudrais que quelqu'un m'attende quelque part izenburupean[3], goraipamen kritikoa eta arrakasta komertziala jaso zituena, bere jaioterrian milioiaren hiru laurden kopia baino gehiago salduz eta 2000. urtean RTL-Lire Sari Nagusia irabaziz[4]. Liburua hizkuntza ugaritara itzuli zuten, eta hogeita zazpi herrialdetan saldu zen.
Gavaldaren lehen eleberria, Maite nuen (Je l'aimais), 2002ko otsailean argitaratu zuten Frantzian. Bere ezkontzaren porrotak inspiratua, arrakasta literario handia eta salmenten arrakasta ere izan zen[4]. 35 kilo esperatza (35 kilos d'espoir) gazte helduentzako eleberri laburrak jarraitu zuen eta Gavaldak "eskolan ergelak ziren baina, gainerakoan, pertsona fantastikoak ziren nire ikasleetako batzuei omenaldia egiteko" idatzi zuela esan zuen.
2004an, bere hirugarren eleberria, Ensemble, c 'est tout, apartamentu eraikin batean bizi diren lau lagunen bizitzari buruzkoa izan zen: gauez bulegoetako garbitzaile lanetan aritzen den artista borrokalari gazte bat, moldatu gabeko aristokrata gazte bat, sukaldari bat eta amona nagusi bat. 600 orrialdeko liburua Frantzian salmenten arrakasta izan da.
Ma vie, un poil plus belle, Vincenten istorioa kontatzen du, 13 urteko mutiko bat, Jojoren lagun egiten dena, bere autobus markesina azpian bizi den arlotea eta zaborrontzi batean aurkitutako txakurtxo bat adoptatu zuena.
Ihesaldi politta (L'Échappée belle) 2009ko azaroaren 4an argitaratu zen, La Consolante baino urte eta erdi geroago, eta 655.000 kopia saldu zituen. Anna Gavaldaren editoreak "anaia zoriontsuei, koinata mingarriei, Dario Morenori, Loirako ardo txikiei eta Pidoune okindegiari egindako omenaldi" gisa aurkezten du nobela "arin, samur, dibertigarri" hau. Jatorrian L 'Échappée belle France Loisirseko 20.000 kideri eskainitako artikulu luze bat izan zen. Anna Gavaldak testua berrikusi, zuzendu eta zabaldu zuen, 162 orrialdeko eleberri labur bat izan zedin, 10 euroan saldua ohikoa baino pixka bat txikiagoa zen formatuan (10x18).
2010eko ekainean, Tortignole saria jaso zuen Ihesaldi politta lanagatik, sari ironiko bat, "estaldura mediatiko gehiegizkoa izan duen liburu bat saritzen duena, epaimahaiarentzat guztiz justifikatua ez dirudiena"[5].
Anna Gavalda 2018ko martxoan agertu zen Afrikako hedabideetan, Literatura Elkarteen Sari Handien 2017ko edizioan (GPAL, Kamerungo sari bat) finalista gisa, Belles-Lettres kategorian izendatua Fendre l 'Armor izeneko ipuin bildumagatik[6].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Gavaldaren lanik esanguratsuenak:
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ihesaldi politta (L'Échappée belle). Paris: France Loisirs, 2001, 128 or. ISBN 2-74415111-4 ISBN 978-2-74415111-8
- Maite nuen (Je l'aimais). Paris: le Dilettante, 2002, 216 or. ISBN 2-84263-052-1
- Ensemble, c'est tout. Paris: le Dilettante, 2004, 603 or. ISBN 2-84263-085-8
- La Consolante. Paris: le Dilettante, 2008, 636 or. ISBN 978-2842631529
- Billie Paris: le Dilettante, 2013, 222 or. ISBN 978-2-84263-790-3
- La vie en mieux: deux histoires, le Dilettante, 2014, 258 or. ISBN 978-2-84263-796-5.
Gazteentzako nobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 35 kilo esperatza (35 kilos d'espoir), 2002an, Je Bouquine aldizkaria, 212. zk.
- Un secret trop secret / Arnaud Farinellerekin[7], liburuxka Je Bouquine aldizkarian, 2002ko urria. Je Bouquine aldizkariak antolatutako lehiaketa.
- Ma vie, un poil plus belle, Je Bouquine aldizkaria 259. zk., Bayard prentsa, 2005eko iraila. Marrazkigilea, Stéphane Gamain.
- Cœur perdu, cœur trouvé, Je Bouquine aldizkaria 305. zenbakia, Bayard prentsa, 2009ko uztaila, 4-15 or. Marrazkigilea, Christine Circosta.
- Un été à la folie Hogeita hamar egilek osatutako gorpu bikaina. Je Bouquine, 2014ko uztaila[8].
Euskaratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 35 kilo esperatza (35 kilos d'espoir). Alberdania, 2005. Itzultzailea: Jesus Mari Mendizabal "Bizargorri".
- Maite nuen (Je l'aimais). Alberdania, 2009. Itzultzailea: Xabier Payá.
- Ihesaldi politta (L'Échappée belle). Alberdania, 2010. Itzulzailea: Jokin Muñoz.
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007 Claude Berriren Ensemble, c'est tout Audrey Tautou, Guillaume Canet eta Laurent Stockerekin[9].
- 2009 Zabou Breitmanen Je l'aimais., Daniel Auteuil eta Marie-Josée Crozerekin[10].
- 2019 Arnaud Viarden Je voudrais que quelqu'un m'attende quelque part[11].
Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 35 kilos d'espoir . 90 minutuko filma Bénédicte Massietek eta France 3-k ekoiztua, Olivier Langloisek zuzendua, Adrien Hurdubae eta Gérard Rinaldirekin.
Antzokian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 Je l'aimais, Patrice Lecontek zuzendua, Atelier teatroa[12].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Anna Gavalda - La discrète» LExpress.fr 2008-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ «Anna Gavalda» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Maistraki» idatzitako bi liburu itzuli ditu Xabier Payák» El Diario Vasco 2009-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ a b «Gavalda, Anna Aberdanian» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Frantsesez) «Prix Tortignole» www.prix-litteraires.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Frantsesez) Intellectuelle, Palabre. (2018-03-06). «CAMEROUN :: Cameroon: A trilingual shortlist for the Grand Prix of Literary Associations 2017» camer.be (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Frantsesez) «Concours de nouvelles - Arnaud Farinelle» www.ecoles.cfwb.be (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Frantsesez) «Je Bouquine n°365 (Juillet 2014)» Je Bouquine 2014-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ Ensemble, c'est tout. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ Je l'aimais. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ Je voudrais que quelqu'un m'attende quelque part. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ (Frantsesez) «avignon. Patrice Leconte adapte "Je l’aimais" d’Anna Gavalda» www.ledauphine.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).