Edukira joan

Angelusa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelusa
(
L'Angélus)
Jatorria
Sortzailea(k)Jean-François Millet
Sorrera-urtea1858
IzenburuaL'Angélus
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
KomisarioaThomas Gold Appleton
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak55,5 (altuera) × 66 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa eta Louvreko margogintza saila
InbentarioaRF 051804048
JabeaOrsay museoa, John Waterloo Wilson (en) Itzuli, Eugène Secrétan (en) Itzuli eta Alfred Chauchard (mul) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaChailly-en-Bière
Historia
ErakusketakInternational Exposition 1867 (en) Itzuli
Secretan sale 1889 (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak1857
eskaera

Angelusa Jean F. Millet margolari frantsesaren oso margolan ospetsua da, 1857an eta 1859an artean egina. Lana errealismoan kokatzen da. Gaur egun Pariseko Orsay Museoan erakusten da. Margolana Estatu Batuetako Thomas Gold Appleton arte-bildumagilearen enkargua izan zen. Arte-lana bertsio desberdinak ezagutu zituen gaur egun ospetsua egin dena izan arte. Izenburua ere aldatzen joan zen; lehendabizikoa Pataten uzta eskertzeko otoitza izan zen. Lehenengo urteetan ez zen oso baloratua izan.

Lan honetan Millet margolariak nekazal inguruko eszena bat azaldu nahi izan zuen; bere obraren lehenengo garaian ohikoak izango dira horrelako gaiak. Urte horietan nekazarien mundua, langileenaren aurka, postiibotzak jotzen zen, mundu naturala, usteldu gabekoa. Mezu hori burgesiaren gustukoa zen, jakina. Egileak nekazari pobreak erakutsi nahi ditu, modu batez haien irudia goraipatuz.

Eszenan nekazari bikote bat ikusten dugu. Haien lanean geldiune bat egin dute angelusen otoitzak egiteko. Otoitz horrekin Mariari egiten zitzaion omenaldia eta egunero, eguerdian, egiten zen. Bikotea soro lainotsu eta ireki batean dago. Haien artean saski bat ikus daiteke eta atzean gurdi bat. Gizonaren eskuinean sardea ikusten da. Oso atzean kanpandorre bat ikus daiteke eta zeruan hegazti talde bat.

Protagonisten aurpegian iluntasunean gelditzen dira, horrela haien jarrerak eta debozioa azpimarratuz.[1]

Lehenengo bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran lanaren gaia desberdina zen. Gaur egun saskia ikusten dugun tokian hildako haur bat ikusten zen. Nekazariak haren gurasoak ziren eta otoitza haren arimaren alde zen. Irudia inpakto handia sortu zuen ikusleen artean eta zentsuraren beldurrak Millet eraman zuen lanaren gaia aldatzera.[1]

Margolari katalanak behin baino gehiagotan hitz egin zuen obra honi buruz. Haren esanetan, Angelusa berarentzat benetako obsesioa izan zen. Ondorioz lanaren interpretazio desberdinak egin zituen eta 1932 - 1935 artean honi buruzko saiakera idatzi zuenː El mito trágico del Angelus de Millet.[2] Beste liburu batean, Confesiones inconfesables, durduzagarri eta sakona bezala definitu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]