Andrew
Itxura
Andrew greziar jatorriko Andreas izenaren ingelerazko aldaera da. Askotan "Andy" edo "Drew" gisa laburbiltzen da. Euskarazko Anderren parekoa da.
Izena antzinako grezieraz Ανδρέας idazten zen, Andreas, hau "gizon" hitzetik eratorria (antzinako grezieraz: ἀνήρ/ἀνδρός, aner/andros). Ander izenak, beraz, gizontasuna esan nahi du, "indartsu", "adoretsu" edo "gerlari" gisa ere ulertua.
Izenak baliokideak ditu beste hizkuntza batzuetan: Andrés gaztelera, Andrea italieraz (beste hizkuntza gehienetan Andrea emakume izena da), Andrew ingeleraz (askotan "Andy" edo "Drew" gisa laburbildua), Andreu katalanez edo Andrei hizkuntza eslaviarretan.