Ander Mirambell
Ander Mirambell | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ander Mirambell i Viñas |
Jaiotza | Bartzelona, 1983ko otsailaren 17a (41 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | skeleton lasterketaria, skeleton trainer (en) , sports scientist (en) eta sports official (en) |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 81 kilogramo, 82 kilogramo |
Altuera | 182 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
andermirambell.com | |
Ander Mirambell Viñas (Bartzelona, 1983ko otsailaren 17a) skeleton lasterkari kataluniarra da.
Mirambellek hainbat alditan hartu du parte FIBT Munduko Txapelketan eta bere markarik onena gizonezkoen kategorian 27. postuan amaitzea izan da, 2008an eta 2009an lortu zuela.
Vancouverren ospatuko den 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte sailkatu ondoren.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
|
Artikuluaren zati edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Ander Mirambell Viñas skeleton izeneko kirolean aritzen den profesionala da. Espainiar gazteak 37 urte ditu orain, 1983ko otsailaren 17an jaio zen Bartzelonan eta 2005etik aritu da lehian skeletonean. [1]Bere debuta neguko Olinpiar Jokoetan egin zuen 27 urte bete berri zituela eta skeleton modalitatean Espainia ordezkatu zuen lehen kirolaria izan zen.
Ander kirolaria izateko jaio dela argi dago. Futbolari gisa hasi zen txikitatik eta RCD Espanyoleko jubenilen B taldera iritsi zen. Futbola alde batera utzi ondoren, atletismoan hasi zen. Atletismoan hainbat sari iribazi zituen, esate baterako, 2005eko Kataluniako txapelketako Heptatloi proban lehen eta bigarren postuak, eta 2001 eta 2002ko Europako klub juniorren txapelketetan 2. postuak. Rennes eta Moskuko kluben Europako bi kopatan ere parte hartu zuen. Horretaz gain, gaur egun, bere aisialdiaren zati handi bat ere kirolak hartzen du. Haren hobby nagusia kirol-ekitaldietara joatea da, batez ere, RCD Espanyol taldearen partidetara. Jokatzen duten lekuan jokatzen dutela Anderrek beti aurkituko du tarte libre bat haientzat.
Bartzelonarrak historia egin du kirol olinpiko hori gure herrialdera inportatzean, zeren, lehenago aipatu bezala, modalitate horretan aritzen den lehen espainiarra da. Mirambell zirkuituko gazteenen artean dago, baina oraindik kilometro asko ditu leraren gainean hobetzeko, kirolean heldutasuna ez baita 34 urte arte lortzen. Anderrek 2010, 2014 eta 2018ko neguko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, ezinezkoa posible dela erakutsiz. Horretaz gain, haren garaipenik handiena Amerikako kopa izan zen (2016an) eta aurten, 2020an, berriz ere lehenengo postuan geratzea lortu du. Garaipen harekin batera, Europan garaipen hura bi aldiz irabazi duen bakarra da.
Oraindik hainbat kirol-amets lortzeko dituela aitortu du Anderrek, baina bidaia honen hasieratik argi izan du bere leloa: “Erortzeko baimena badago, NAHITAEZ altxatu behar da”.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Skeleton - kirola. Skeleton - kirol olinpiko» eu.unansea.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bartzelonarrak
- Espainiako skeleton lasterkariak
- 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetako skeleton lasterkariak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako skeleton lasterkariak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako skeleton lasterkariak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako skeleton lasterkariak
- Kataluniako kirolariak