Agustina Otaola
Agustina Otaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1931 (92/93 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Agustina Otaola Zapiaine (Errenteria, Gipuzkoa, 1931) erraketista profesional ohia da. 26 urte iraun zuen haren erraketista ibilbideak.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agustina Otaolak jaioterrian egin zituen lehen mailako ikasketak. Oso gazte zela pilotan hasi zen Victoriano “Chicho” bere anaiarekin, familiak zuen sagardotegiaren horma batean. Berrogeiko hamarkadaren hasieran, erraketista izateko eskolak jasotzen hasi zen. Agustinak, bidea ireki zioten lau izeba erraketista zituen.
Erraketista ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 urterekin joan zen Madrilera izeba haien etxera. 1946ko otsailaren 16an, 15 urte zituela, Federazioaren baimena eskuetan, profesional gisa debutatu zuen Madrilgo “Madrid” frontoian "Agustina" izenarekin. Aurrerantzean ere “Madrid” frontoian aritu zen bereziki. Hala ere, hiru denboralditan Bartzelonan jokatu zuen “Principal Palacio” frontoian, eta bat Chiqui-Jain. Izen handiko jokalaria zenez, 1955ean Habanako “Habana-Madrid” frontoiko enpresak kontratatu zuen; Kubako iraultzak ordea, egonaldia etetea behartu zuen.[2][3][4]
Agustinak bizi izan zuen bilakaera profesionala oso garrantzitsua izan zen , aurrelari jokatzen zuen, eta ateratzaile bikaintzat jo zuten. Garaiko komunikabideek behin eta berriz ematen zuten Agustinaren berri. Eladia Altuna "Irura" eta Maria Antonia Uzkudun "Anoetako Chiquita"rekin bat, "garai guztietako emakume erraketista handiena" izendatu zuten, 1971. urtean ospatu zuten jai batean. 1967an, 41 urte zituela, 26 urtez pilotan jardun ondoren, agur esan zion erraketari.[5]
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, beste hainbat erraketistarekin batera. [6]
- 2015eko uztailean, Errenteriako Fanderia auzoko pilotalekuari bere izena jarri zion Udalak: “Agustina Otaola, Raketista Profesionala”.Emakume profesional baten izena duen munduko lehenengo frontoia da. [7] [8]
- 2017an Errenteriako EAJ-PNV Agustina Otaola omendu zuen emakume kirolarientzako erreferente izateagatik [9]
- 2018 Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan. [10]
Ikuskizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko urtarrilaren 19an, Ereintza Dantza Taldearen Gu Agustina ikuskizuna; Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Agustina Otaola erraketista handia izandakoaren inguruko ikuskizuna eskaini zuten Hernanin Txotx denboraldiaren hasierako ekitaldian. [11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
- ↑ Dueso, Eneritz. (2015-07-23). «Pilotaria izango nintzateke berriz» Berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las últimas raquetistas» ELMUNDO 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
- ↑ «RAKETISTA PROFESIONALAK 1917-1980» naiz (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
- ↑ http://pilota.donostiakirola.eus/2017/03/29/emakume-erraketisten-historia-agustina-otaola/
- ↑ https://www.manista.com/vii-emakumea-pilotari-eguna/
- ↑ https://web.archive.org/web/20181115112731/http://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/20151015142240/-emakumea-eta-euskal-pilota-erakusketa/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/
- ↑ https://www.eple-errenteria.org/agustina-otaola-raketista/agustina-otaola-raketista-profesionala-frontoiaren-izen-berria/
- ↑ https://www.gipuzko.eus/noticias/eajpnv-homenajea-agustina-otaola-edicinin_45825.html
- ↑ http://www.elmundo.es/nosotras/2018/03/31/5ab8d63bca47412f058b45e1.html
- ↑ https://dantzan.eus/kidea/ja.maya/ereintza-gu-agustina