Agur Everest
Agur Everest | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1981 |
Izenburua | Agur Everest (Namasté, Chamo Longmu) |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
OCLC | 57371521 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta mountain film (en) |
Iraupena | 127 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Everest |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fernando Larrukert |
Gidoigilea(k) | Fernando Larrukert |
Ekoizpena | |
Edizioa | Fernando Larrukert Txomin Artola |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Txomin Artola Mikel Laboa Benito Lertxundi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Everest |
Agur Everest 1981. urtean eginiko euskal filma da. Everest mendira eginiko 1974 eta 1980eko euskal espedizio bien istorioa kontatzen du.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974an espedizio euskaldun batek Everesteko gailurretik 300 metrora erretiratu behar izan zuen montzoia zela eta, 1974ko Tximist Espedizioa izan zen. 1980an, beste espedizio bat gailurrera heldu zen, Everest Euskal Espedizioa, zeinean Martin Zabaletak gailurra lortu zuen. Film honetan bi espedizioetako irudiak jasotzen dira.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenen espefiziokoa 35mmtan filmatu zuten Fernando Larrukertek eta Angel Lermak. Larrukertek bazuen esperientzia zinegile gisa, ko-egile izan baitzen Ama Lur filmean (1968). Ukitu intimista bezain epikoa eman zion grabaketari, non mendizaleen sentipenak ziren nagusi, eta gailurra lortu ez izana bigarren planoan geratu zen.[1]
Bigarren espediozan ez zen zinegile profesionalik izan eta, Super 16mm formatuan Juan Ignacio Lorentek, Martin Zabaletak eta espedizioko gainerako beste kide batzuek egin zituzten filmaketak.[2] Gailurra egin ondoren itzuleran, Londresen egindako errebelatze lanetan 45 minutu kaltetu ziren, eta Everest gailurreko ikurrinaren jartzea ere galdu zen.[1]
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaritza | Fernando Larrukert eta Juan Ignacio Lorente |
Gidoia | Fernando Larrukert eta Juan Ignacio Lorente |
Ekoizlea | Juan Ramon Arrue |
Ahotsa | Paco Sagarzazu |
Musika | Txomin Artola, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi |
Argazkilariak | Fernando Larrukert, Ángel Lerma, Luis Abalde, Xabier Erro, Ricardo Gallardo, Rodolfo Kirch, Angel Rosen, Felipe Uriarte, Julio Villar, Juan Ignacio Lorente eta Martin Zabaleta |
Edizioa | Fernando Larrukert eta Txomin Artola |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Agur, Everest - Namaste, Chamo Longmu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
- ↑ Euskadiko Filmategia. Agur Everest - Namasté, Chamo Longmu. .