Edukira joan

Agripa (filosofoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agripa (filosofoa)
Bizitza
JaiotzaI. mendea
Heriotza? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Agripa (grezieraz: Ἀγρίππας, Agrippas) lehen mende bukaera inguruan bizi zen filosofo eszeptiko bat izan zen, hau da, Pirron baino 300 urte beranduago.[1] "Zalantzaren bost bideen," edo troposen (grezieraz: τρόποι, tropoi) autoretzat hartzen da, egiazko ezagutzaren ezinezkotasunaren ustezko ezarpenak direnak. 

Sexto Enpirikoren Pirronismoaren zirriborroak lanean agertzen dira. Sextoren arabera, "eszeptiko oraintsuenei" egozten zaie eta Diogenes Laerzio da, hauek Agripari egozten dizkionak.[2]

Bideak dira:

  • Desadostasuna: Gizarte arauen ziurgabetasuna eta filosofoen iritziak.
  • Ad Infinitum progresioa: Proba guztiak frogatu behar dira, eta frogak frogatu beharra infinitura hedatzen da.
  • Harremana: Gauza guztiak aldatzen dira haien arteko erlazioak aldatzen direnean edo ikuspuntu ezberdin batetik ikusten direnean.
  • Onarpena: Egiaren onarpena hipotesi bat besterik ez da.
  • Biribiltasuna: Egia baieztatua gurpil zoro bat da.

Lehena eta hirugarrena, jatorrizko zalantzaren hamar bideen laburpen bat dira, aurretik zegoen korronte eszeptikoaren oinarri zirenak. Beste hiruek, sistema eszeptikoaren bilakaera eta iritzi eta zentzuen hutsezintasunetan jatorri duten eragozpenen trantsizioa erakusten dute, zalantza bide abstraktu eta metafisikoagoetara.

Victor Brocharden esanak jarraituz: "Bost bideak, eszeptizismoak inoiz formulaturiko adierazpenik erradikalen eta zehatzen modura har daitezke. Zentzu batean, oraindik ere tentagarriak jarraitzen duen izaten."[3] Diogenes Laerziok, Agripa eszeptikoari egozten dio Agriparen Trilema deituriko arazo filosofikoa, zeiana XX. mendean Hans Albert filosofoak Münchhasenen Trileman izenpean asimilatu eta planteatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jowett, Benjamin. (1867). Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology. 1 Little, Brown and Company, 77 or..
  2. Diogenes Laerzio, ix.
  3. Brochard, V., The Greek Skeptics.