Edukira joan

Adrian Angelico

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrian Angelico
Bizitza
JaiotzaTromsø (en) Itzuli1979ko martxoaren 9a (45 urte)
Herrialdea Norvegia
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

adrianangelico.com
Twitter: adrianangelico Instagram: adrianangelico Discogs: 6059242 Edit the value on Wikidata

Adrian Angelico (Tromsø, 1979ko martxoaren 9a) sami jatorriko norvegiar opera abeslaria da.

Tromsøn jaio eta Oslon hazi zen[1]. Jaiotzez emakumezko generoa esleitu eta Angelica Voje izena jarri zioten[1][2].

Norvegian eta Danimarkan, Zuricheko International Opera Studion, Erresuma Batuko Royal College of Musicen eta Benjamin Britten Nazioarteko Opera Eskolan ikasi zuen[2].

2009ko Osloko Grieg musikaldian parte hartu zuen[3].

2014ko ekainean Merteuil markesaren papera bete zuen Luca Francesconiren Quartett operan Londresko Royal Opera Housen[4].

2016an armairutik irten zen gizon trans gisa eta emakumezkoen paperak ezin zituela gehiago bete iragarri zuen. 2017ko martxoan, genero-trantsizio osteko lehen emanaldia egin zuen Ariadne auf Naxos operan, Nordnorsk opera eta orkestra sinfonikoarekin[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Norvegieraz [bokmål]) «Støttekonsert til inntekt for tv-aksjonen» Groruddalen.no 2010-10-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-02-04) (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. a b c (Ingelesez) Sciarrotta, Michelle. «Pride Month Profile – Adrian Angelico: A Virtuoso Trans Male Opera Singer» TheatreArtLife 2021-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  3. (Norvegieraz [bokmål]) Larsen, Mona. «Synger ut i galleriet» Dagsavisen 2009-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  4. (Norvegieraz [bokmål]) Matland, Helge. «Vår egen operastjerne» ITromsø 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]