Abrasio
Itxura
Geologian, abrasioa edo urradura arroken eta higakinen arteko marruskadurak sortutako higadura-mota bat da. Ohiko fenomenoa da kostaldean. Itsasoak joak, kostaldeek atzera egiten dute, eta amildegitik erauzitako harriek, itsasoak eragindako mugimenduz haien artean igurtziz abrasio plataforma zizelkatzen dute.
Abrasio glaziarra glaziar baten ohantzeak izotzean sartuta dauden eta glaziarrak berak eramandako material solidoen aldetik jasaten duen higadura da. Bikor finak direnean, irin glaziarra deitua, ibilguko harkaitzak, denborarekin leuntze glaziar bat hartzen du.