Edukira joan

Aïcha Chenna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aïcha Chenna
Bizitza
JaiotzaCasablanca1941eko abuztuaren 14a
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzamarokoar arabiera
HeriotzaCasablanca2022ko irailaren 25a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea, aktibista, erizaina, idazkaria, Class A official (en) Itzuli eta zientzia idazlea
Jasotako sariak
Aïcha Chenna, 2016

Aïcha Chenna edo Aïcha Ech-Chenna (Casablanca, Marokoko Protekturatu Frantsesa, 1941eko abuztuaren 14a - Casablanca, Maroko, 2022ko irailaren 25a) Marokoko emakumeen eskubideen aldeko gizarte-langilea, erizaina, ekintzailea eta idazlea izan zen.[1] Emakume pobreekin hasi zen lanean, Marokoko Osasun Ministerioko langile gisa. 1985ean, Association Solidarité Féminine (ASF) sortu zuen, ama ezkongabeei eta tratu txarren biktimei laguntzeko Casablancan egoitza duen erakunde karitatiboa.[2]

Bizitza goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chenna 1941eko abuztuaren 14an jaio zen Marokoko protektoratu frantsesean, Casablancan, baina lehen urteak Marrakexen eman zituen. Hiru urte zituela umezurtz geratu zen. Chennaren ama, Chennaren aitarekin ezkondu aurretik, lasterrera hil zen bereber zahar batekin elkartu zuten nahitaez. Bigarren senarra hil ondoren, ama berriro ezkondu zen, gizonezko baten babespean gelditzeko. Amaren esperientziak eragina izan zuen, nolabait, Chennak Marokoko emakumeen egoeraz sentitzen zuen kezkan.[2]

Chennaren aitaordeak ikasketak hamabi urterekin uztea nahi zuen, baina amak Casablancara itzultzea erabaki zuen. Han, izebarekin bizi izan zen, Foch and Joffre High School frantseseko eskola batean ikasten ari zela.

Ama berarekin eta izebarekin elkartu zen hiru urte geroago, aitaordearekin dibortziatu ondoren. Chennak ikasten jarrai zezan, bere bitxi guztiak saldu zituen.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urte zituela, eskola utzi eta ospitale batean hasi zen lanean, legenarra eta tuberkulosia bezalako gaixotasunak ikertzen zituzten programen idazkari gisa. 1960an, “l’Ecole d’Etat d’Infirmière” izeneko erizain-prestakuntza hasi zuen Estatuko Erizaintza Kidegorako”, eta, horren ondoren, Osasun Ministerioaren hezkuntza-arloan hasi zen lanean, eta osasun-kontzientziazioko hainbat estatu-programaren koordinatzaile bihurtu zen.

Chennak hainbat sari jaso zituen lan humanitarioagatik, 2009an Opus Saria barne (milioi bat dolarreko balioa). “Ama Teresa Marokoarra” deitu izan diote.[3][4]

Gizarte Ekintzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean, Association Solidarité Féminine (ASF) sortu zuen. Elkarte horretan, emakumeei hainbat lan egiten irakasten zitzaien, emakumeei eta seme-alabei gizarteratzen laguntzeko, eta, hartara, nolabaiteko independentzia-maila ematen zitzaien. Emakume horiek diskriminatuta zeuden, gizartetik kanpo, Marokoko gizartean oso gaizki ikusitako gertaerengatik, hala nola ezkondu gabe haurdun egoteagatik.[3]

Marokoko gobernuak ASF GKE izendatu zuen 2002an, eta Mohammed VI.a monarkaren dohaintza jaso zuen.

1996an, Chennak Miseria: Testimonios izeneko liburua argitaratu zuen, eta bertan lan egin zuen emakumeen hogei istorio kontatu zituen. Lan hori Marokoko mugimendu feministarentzako erreferentzia bihurtu zen laster, Rabateko enbaxada frantsesaren saria jaso eta arabierara itzuli zen, jatorriz frantsesez idatzita zegoen eta

1995ean Frantziako Errepublikak Giza Eskubideen saria eman zion bizitza osoan egindako lanagatik.

2017an, Morocco World News-erako egindako elkarrizketa batean, Chennak Marokoko gizartearen uneko segurtasun ezaren arazoa eta enpatia eza azaleratu nahi izan zuen , eta Ghallef auzoan (Casablanca) lapurreta egin ziotela eta inguruan zegoen jendeak laguntzarik ez ziola eman esan zuen. Elkarrizketa horretan, adierazi zuen herritarrak ez zeudela legez gaituta krimen batean parte hartzeko. Horixe zen, hain zuzen ere, Marokoko kaleetan ia desagertuta zeuden segurtasun-gorputzen eginkizuna, eta horrek segurtasun-gabezia handia eragiten zuen.[2]

Emakumearen eskubideen defentsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chennak “bihotz musulmana eta buru sekularra” terminoak erabili zituen bere buruari buruz ari zenean, Islamaren oinarrizko gizarte- eta elkartasun-balioak aipatuz, eta, aldi berean, erlijio horretako beste elementu batzuk kontrajartzen zituen, hala nola emakumeak gizarte islamikoetako posizioa.

Osasun Ministerioan lan egin zuen bitartean, aurretik Marokon aipatzen ez ziren gaiak jarri zituen mahai gainean, hala nola familia-plangintza, ama ezkongabeen estatusa edo legez kanpoko haurrena.

Espero zen bezala, Marokoko gizarteko sektore kontserbadoreenetatik ez ziren begi onez ikusten Chennak bultzatu nahi zituen proposamenak; horregatik kritikatu egin zuten, eta haren lana moralgabea zela, eta ostiraletako otoitzetan meskitetan seinalatu egin zuten.

2005ean Elizabeth saria irabazi zuen, 1978az geroztik Frankfurteko Emakumeen Elkarteak ematen duena, 6.000 euroko balioarekin.

2009an, Opus Saria irabazi zuen, eta zera adierazi zuen, jaso zuen milioi bat dolar fundazioa betikotzeko erabiliko zituela hil ondoren.

2017an, Chennak Monte-Carlo urteko Emakume saria irabazi zuen. Sari hori 2012an inauguratu zen eta “Walgreens Boors Alliance” enpresak babesten du. Enpresa hori industria farmazeutikoan eta ongizatean aritzen da.

Seguru asko, Chennak izan zuen saririk onena Marokoko gizartean, maila juridikoan ere, utzitako arrastoa da. 2004an, familia-estatusaren eta ezkontza-estatusaren legearen erreforma onartu zen. Horren bidez, ezkonduta egon gabe seme-alabak zituzten bikoteak ezkondu egin zitezkeen, eta, hala, normalean emakumeari gaineratzen zitzaion zigorra, saihes zezakeen emakumeak.[2]

  • Frantziako Errepublikako Giza Eskubideen Saria (1995)
  • Gran Atlas saria (1998)
  • Marokoko Mohamed VI erregearen ohorezko domina (2000)
  • Elizabeth Norgall saria (2005)
  • Opus saria (2009)
  • Monte Carlo urteko Emakumea saria (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kasraoui, Safaa. (2022-09-25). «Iconic Moroccan Activist Aicha Chenna Dies at 82» Morocco World News.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Aicha Chenna, creando futuro para madres solteras marroquís. 2022-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Aicha Chenna, la gran luchadora por los derechos de las mujeres en Marruecos» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  4. (Ingelesez) Rabat, Basma El Atti ــ. (2022-09-26). «Aïcha Chenna: Morocco's 'Mother Teresa', dies at 81» https://www.newarab.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]